Berriro txapeldun izateko gogo biziarekin joan ginen Vigora. Ilusio horrekin eta iaz finalaurrekoetan izandako porrota halabeharrez gertaturiko zerbait bakarrik izan zela erakusteko gogoarekin.

Bi izango ziren gure aurkariak aste osoan emakumezkoen aretoko futbol txapelketan, Cajastur eta Caja Burgos, eta txapelketa-formatu berria, 3 triangeluarrekin, non lehenengo 2 sailkatuek jokatuko zuten finala.

Lehenengo egunean eta urduritasun handiarekin, berdinketa lortu genuen (0-0) Cajastur-en aurka, eta gero Caja Burgos menderatzea (1-0) partidako azken jokaldian Idoiak sarturiko golarekin; gol haren inguruan erreklamazioa jarri zuen Burgosek, baina azkenean ukatu egin zitzaion. Finalerako sailkapena bideratuta geratu zen.

Bigarren egunean, Cajastur-en aurka, aurreko eguneko emaitzak errepikatzea lortu genuen hutseko berdinketarekin (0-0), eta Burgos mendean hartu genuen (1-0) Idoiaren beste gol bati esker. Horrela garbi zegoen finalerako sailkapenean geundela.

Lehiaketako hirugarren eguna tramite hutsa izan zen, taldea sailkatuta baitzegoen finalerako. Hala eta guztiz ere, taldea ez zuen inork menderatu, berriro berdinketa izan baitzuen Cajastur-en aurka, eta berdinketa (1-1) Burgosen aurka Saioaren golari esker. Biharamunean Cajastur-en aurkako finala genuen. Donostia 2011ko finala errepikatzera gindoazen.

Finalak, aurreko 3 egunetan ikusitakoaren ondoren, parekatua behar zuen izan. Baina ez zen hala gertatu, Maite, Saioa eta Naiara-ren golekin 3-0koa izan baitzen emaitza, eta oso garbi geratu zen zein izan zen talde menderatzailea aste osoan… DAD Kutxa! Bi aldiz txapeldun! Donostia 2011ko emaitza errepikatu zen.

Amaierako afarian sariak banatu ziren: Nerea Agirrek irabazi zuen gol gutxien jasotako atezainarena, Idoia Viterik goleatzaile handienarena eta kiroltasunarena, ez baitzuen txartelik ikusi txapelketa osoan.

Sari-ematea amaituta, berriro irabazi genuen Vigoko kaleetan mutilen taldearekin batera. Bat gutxi balitz, bi garaipen!

Taldea honako hauek osatu zuten: Nerea Agirre, Maite Jaunarena, Naiara Otegi, Saioa Mugika, Lorea Aranalde, Idoia Viteri, Oihana Etxeberria, Silvia Perez eta Amaia Garcia-k.

Vigora joaterik izan ez zuten neskak ere gogoan izan nahi ditugu: Leire Uranga, Izaskun Enciso eta Leire Palmero, hauek ere gure Dream Team-ekoak baitira.

Mila esker gure entrenatzaileei, Jon Jauregi eta Harri Beloki-ri (agintean bigarrenari) garaipena lortu zuten irudi geometrikoak (karratua eta erronboa) emateagatik.

Josema Goenagari bere inplikazio eta antolaketagatik, Juancar Furundarenari (gure jarraitzaile handienari) eta Richard Urkiari (berak lagundu baitzigun Donostia 2011n lehenengo titulua lortzen).

Eta, jakina, mutilei, beraiek osatzen baitute gure jarraitzaileen talde trinkoa.

Nesken taldea-Equipo femenino

Con la ilusión de volver a ser campeonas viajamos a Vigo. Con esa ilusión y con la de demostrar que la derrota en semifinales del año pasado fue sólo un accidente.

Dos iban a ser nuestras rivales durante toda la semana en el campeonato de fútbol sala femenino, Cajastur y Caja Burgos, y un nuevo formato de torneo con 3 triangulares en los que los 2 primeros clasificados jugarían la final.

El primer día y con muchos nervios conseguimos empatar a 0 contra Cajastur y ganar a Caja Burgos 1-0 con un gol de Idoia en la última jugada del partido, un gol que dio lugar a una reclamación por parte de Burgos que finalmente fue denegada. La clasificación para la final quedaba encarrilada.

El segundo día conseguimos repetir los resultados del día anterior empatando a 0 contra Cajastur y derrotando a Burgos 1-0 con un nuevo gol de Idoia. Ahora sí la clasificación para la final era un hecho.

El tercer día de competición fue un trámite ya que el equipo estaba clasificado para la final. Aún y todo el equipo siguió imbatido tras empatar nuevamente a 0 contra Cajastur y empatar a 1 con gol de Saioa contra Burgos. Al día siguiente nos esperaba la final contra Cajastur. Se repetía la final de Donosti 2011.

La final, visto lo visto los 3 días anteriores, debía ser igualada. No lo fue, un 3-0 con goles de Maite, Saioa y Naiara dejó bien claro cual había sido el equipo dominador durante toda la semana… ¡DAD Kutxa! ¡Bicampeonas! Se repetía el resultado de Donosti 2011

Durante la cena de clausura se repartieron los premios: Nerea Aguirre ganó el de portera menos goleada, Idoia Viteri el de máxima goleadora y el de la deportividad tras no recibir ninguna tarjeta durante todo el campeonato.

Una vez terminada la clausura, volvimos a ganar en las calles de Vigo junto al equipo de los chicos. ¡Ese doblete!

El equipo estuvo formado por: Nerea Aguirre, Maite Jaunarena, Naiara Otegui, Saioa Mugika, Lorea Aranalde, Idoia Viteri, Oihana Etxeberria, Silvia Perez y Amaia Garcia.

Queremos acordarnos también de las chicas que no pudieron estar en Vigo: Leire Uranga, Izaskun Enciso y Leire Palmero, que también son parte de nuestro Dream Team

Muchas gracias a nuestros entrenadores, Jon Jauregui y Harri Beloki (segundo de abordo) por aportarnos las figuras geométricas que lograron la victoria (cuadrado y rombo).

A Josema Goenaga por su implicación y organización, a Juancar Furundarena (nuestro mayor seguidor) y a Richard Urkia (que nos ayudó a conseguir el primer título en Donosti 2011).

Y por supuesto a los chicos, que son nuestros seguidores y piña.

Deja un comentario