CAMPEONES por 6ª vez Futbol-Sala ACRECA / TXAPELDUNAK 6.garren aldiz !

DAD-Kutxak seigarren aldiz irabazi du areto futboleko ACRECA txapelketa nazionala. Aurten 35. edizioa izan da Murtzian.

Murtziara errepidez bidaia luzea egin ondoren, DAD-Kutxako taldea Murtziako lurretara iritsi zen, azken bi txapelketetan izandako porroten ordaina jasotzeko asmoz. Zozketak A multzoan jarri gintuen “Sa Nostra” eta Asturiasekin, gure azken borreroekin.

Hasiera-ekitaldia baino egun bat lehenago, taldeak Murtziako joko-zelaia aztertu zuen Paco Rodríguez Caja Murciaren Klub Sozialeko antolatzailearen eskutik.

Lehenengo egunean atseden-eguna egokitu zitzaigunez, Cartagenara joan ginen, izan genezakeen enbaxadore onenaren, Juan Tomas lagunaren, eskutik bisita bat egiteko, eta egun zoragarria izan genuen.

Egiaren ordua iritsi zen eta ezin hobeto hasi zen, “Sa Nostra” taldearen aurka garaipena lortu genuen-eta (5-0). Arratsalde hartan eta hainbat gidariren eskutik, Murtziako txoko onenez gozatu ahal izan genuen.

Bigarren partida eta vendetta txikia Asturiasen aurka 6-3 irabazi genuen eta. Lehen postua ziurtatuta genuen, eta horrek final-laurdenetan berriz ere “Sa Nostra”rekin gurutzatu gintuen.

Partida gogorra izan zen final-laurdenetakoa eta bigarren zatian erabaki zen gure alde (6-1). Finalaurrekoetan AEBBK genuen zain, euskal derbi bizi-bizia.

Finalerdietako derbia espero genuena izan zen, oso partida bizia eta aukerak bi taldeentzat, baina azkenean gure aldera egin zuen (5-2). Finalean geunden, non aurkari klasikoa, Caja Granada, genuen zain, azken urteetan haiekin jokatu izan dugularik titulua.

Derbiaren ondoren afari handi batez gozatu genuen parte hartu zuten gainerako taldeekin batera.

Finala bizia izan zen, gogorra, borrokatua. Bi lesiok oso murriztuta utzi gintuzten, baina beste behin ere, eta ahal zen lekutik indarrak aterata, 3-1 gailentzea lortu genuen, eta horrela seigarren titulua lortzea.

Amaiera-ekitaldian Beñat Garmendiak gol gutxien jaso zituen atezainaren saria jaso zuen, Iñaki Franciscok golegile onenarena, Javi Gomezek jokalari onenarena eta DAD-Kutxak lehiaketako txapela.

Indar gutxi zegoen jada, baina gaueko finala Murtzian barrena berriro ere alde handiz irabazi genuen.

Lerro hauetatik, eskerrak eman nahi dizkiegu txapelketa antolatzeagatik Caja Murciaren Klub Sozialeko Paco Rodriguezi; gure jarraitzaile leial diren Patxi, Mariaje, Eli, Markel eta Landerri beren animo eta konpainiagatik; Cartagenako anfitrioirik onenari, Juan Tomasi, lagun egiteagatik; Mariano eta Mariari bere egunean leku egiteagatik; eta Simoneri gu suspertzeagatik.

Taldea honako hauek osatu dute:

Beñat Garmendia, Unai Ocaña, Iñigo Carcedo, Iker Matute, Jon Etxeberria, Javi Gómez, Iñaki Francisco, Urtzi Estébanez eta Txepi Miera.

DAD-Kutxa se ha proclamado por sexta vez campeón del campeonato nacional ACRECA de fútbol sala que este año ha celebrado su 35ª edición en Murcia.

Tras un largo viaje por carretera a Murcia, el equipo de DAD-Kutxa llegaba a tierras murcianas con la idea de resarcirse de las derrotas en los dos últimos campeonatos. El sorteo nos encuadraba en el grupo A con “Sa Nostra” y Asturias, nuestros últimos verdugos.

Un día antes de la inauguración el equipo reconoció el terreno murciano de la mano de Paco Rodríguez, organizador del Club Social de Caja Murcia.

Al tocar descanso la primera jornada, viajamos hasta Cartagena para realizar una visita de la mano del mejor embajador que podíamos tener, nuestro compañero Juan Tomás con quien pasamos un estupendo día.

Llegaba el momento de la verdad y no pudo comenzar mejor, victoria frente a “Sa Nostra” 5-0 que nos hacía depender de nosotros para conseguir el primer puesto del grupo. Esa tarde y de la mano de varios guías pudimos disfrutar de los mejores rincones de Murcia.

Segundo partido y pequeña vendetta frente Asturias a los que ganamos 6-3. Primer puesto asegurado que nos cruzaba en cuartos de nuevo con “Sa Nostra”.

Partido duro el de cuartos que se decidió en la segunda parte con un 6-1 a favor. En las semifinales ya nos esperaba AEBBK, un intenso “derby” vasco.

El “derby” de semifinales fue lo que esperábamos, un partido muy intenso con ocasiones para los dos equipos pero que se decantó de nuestro lado 5-2. Estábamos en la final donde nos esperaba nuestro ya clásico rival de Caja Granada con quienes nos hemos jugado el título en los últimos años.

Después del “derby” pudimos disfrutar de una gran cena junto al resto de equipos participantes.

La final fue intensa, dura, peleada. Dos lesiones nos hacían quedarnos casi en “cuadro” pero una vez más y sacando fuerzas de donde fuera conseguimos imponernos 3-1 y sumar así el sexto título.

En la clausura Beñat Garmendia recibió el premio al portero menos goleado, Iñaki Francisco el de máximo goleador, Javi Gómez el de mejor jugador y DAD-Kutxa fue coronado campeón.

Había ya pocas fuerzas pero la final nocturna por Murcia la volvimos a ganar por goleada.

Desde estas líneas agradecer la organización del campeonato a Paco Rodríguez del Club Social de Caja Murcia, a nuestros fieles seguidores Patxi, Mariaje, Eli, Markel y Lander por sus ánimos y su compañía, al mejor anfitrión de Cartagena Juan Tomás por su acompañamiento, a Mariano y María por hacernos un hueco en su día y a Simone por recuperarnos.

El equipo ha estado formado por:

Beñat Garmendia, Unai Ocaña, Iñigo Carcedo, Iker Matute, Jon Etxeberria, Javi Gómez, Iñaki Francisco, Urtzi Estébanez y Txepi Miera.

ZORIONAK – FELICIDADES

DAD-Kutxa Campeona en ACRECA-Golf en Cáceres/ DAD Kutxa Txapeldun !!!

Urtero bezala, gure DAD Kutxa XXXI. ACRECA Golf Txapelketa Nazionalean izan da.  Gure DAD Kutxak 2 talde izan ditu ordezkari: A taldea, eta sekula ez hobeto esana aurrerago zehaztuko dizuedan bezala, Amaia Gonzalez, Javier Beldarrain, Iñigo Barrutia, Fontxi Loza, Javier Subijana eta Ainhoa Ibarburuk osatua; eta B taldea, Richard Urkia, Mila Garnika, Juan Mtz. Castaño eta Jose Luis Lorenzok osatua, azken hori (BBK-k utzita) Josean Vergararen azken orduko bajagatik.

Urte zail eta nahasi honetan, Caja Extremadurako Elkarteak osasun-neurri guztiak egoki hartu zituen, eta esparru horretan inolako ezustekorik gabe amaitu zen, COVIDaren aurkako arau guztiak zorrotz beteta.  Zorionak antolakuntzari!

Egindako jarduerei dagokienez, Covidaren aurkako zirkunstantziak kontuan izanda, bigarren eguneko arratsalde gauean bakarrik egin genuen taldeko ihesaldi bat, afari eta guzti, batzuoi astunegia gertatu zitzaiguna lehiaketaren hirugarren egunerako.

Txapelketari dagokionez, irailaren 16, 17 eta 18an izan zen.

Lehen egunean, Fourball bikoteen modalitatean, A taldeko hiru bikoteak (Amaia-Javier B., Iñigo-Fontxi eta Javier S.-Ainhoa) oso maila handian egon ziren, emaitza oso onak lortu eta DAD Kutxa hurrengo egunetarako egoera pribilegiatuan jarri zuten. B taldea, maila handiegian jokatu ez arren, ilusio handiz lehiatu zen.

Bigarren egunean, Kanada Kopako modalitatean jokatu zen eta emaitzek binakako zein banakako sailkapenerako balio zuten. Bigarren egun honetan, A Taldeko hiru bikoteek bikain jokatu zuten berriro, eta DAD Kutxa sailkapenaren goialdean jarri zuten, Caja Astur eta BBK oso hurbil zituztela. B Taldeak, taldekideak hain goian ikusita, lasaiago eta sailkapenaren presiorik gabe jokatu zuen.

Hirugarren eta azken egunean banakako Stableford modalitatean jokatu zen. Gure lehen taldean Iñigo, Ainhoa, Fontxi eta Amaiaren jarduna nabarmendu zen; ‘Javier’ biak lasaiago ibili ziren gainerakoen errendimendua ikusirik, eta afari ugari samar baten ondorioak ere pairatuz.

Bigarren taldea buru-belarri aritu zen lanean bere emaitzak lehen taldekoen mailan egon zitezen eta, horregatik, oso aintzat hartu behar dugu Richard, Mila, Juanito eta Jose Luisek egindako lana.

Azkenean, erruz lortu zen helburua: DAD Kutxa Txapeldun!!!  Caja Astur izan zen bigarren eta BBK Bizkaia hirugarren.

Baina ez ziren hor bukatu gure lorpenak, hau da lortu genuena:

  • ACRECA GOLF Trofeo Nazionalean txapelduna: DAD KUTXA
  • 1. kategoriako banakako txapelduna: Iñigo Barrutia
  • 2. kategoriako banakako txapelduna: Amaia Gonzalez
  • Binakako txapeldunak: Amaia Gonzalez eta Javier Beldarrain
  • 1. eguneko bola gertukoena: Amaia Gonzalez

Eta oso pozik esan genion agur Caceresi, datorren urtean Bizkaian jokatuko den txapelketa gogoan; oso konnotazio berezia izango du, gure betiko aurkarien, BBKren, zelaietan jokatu da eta.

Zorionak denoi !!!

Como todos los años nuestro equipo ha estado presente en el XXXI Torneo Nacional ACRECA de GOLF. Nuestra DAD Kutxa ha estado representada por 2 Equipos, el Equipo A, nunca mejor dicho como os contaré más adelante, compuesto por Amaia González, Javier Beldarrain, Iñigo Barrutia, Fontxi Loza, Javier Subijana y Ainhoa Ibarburu, y el equipo B, compuesto por Richard Urkia, Mila Garnika, Juan Mtz. Castaño y Jose Luis Lorenzo (cedido por AEBBK) por la baja de última hora de Josean Vergara.

En este año tan complicado se extremaron todas las medidas sanitarias por parte de la Asociación Virgen de Guadalupe de Caja Extremadura finalizando sin novedad alguna en este ámbito y con un cumplimiento riguroso de todas las normas anti-COVID. Nuestra enhorabuena a la organización.

En cuanto a las actividades celebradas, dadas las circunstancias anti-Covid, únicamente hicimos una escapada en grupo la tarde noche del segundo día con cena incluida, que a algunos se nos hizo demasiado pesada para el tercer día de competición.

Centrándonos en el Campeonato, este se realizó a lo largo de los días 16, 17 y 18 de septiembre.

El primer día en la modalidad de parejas Fourball, en la que las tres parejas del equipo A, Amaia-Javier B., Iñigo-Fontxi y Javier S.-Ainhoa estuvieron a gran altura obteniendo muy buenos resultados y colocando a DAD Kutxa en una situación privilegiada para los días posteriores. El equipo B, aun no brillando a gran altura compitieron con gran ilusión.

El segundo día, se jugó en la modalidad de Copa Canada en la que los resultados servían tanto para la clasificación de parejas como para el individual. En este segundo día, las tres parejas del Equipo A volvieron a brillar colocando a DAD Kutxa en lo alto de la Clasificación seguidos muy de cerca por Caja Astur y BBK. El Equipo B viendo a sus compañeros tan arriba jugaron más tranquilos y sin la presión de la clasificación.

El tercer y último día, se jugó en la modalidad individual Stableford individual. En nuestro primer equipo destacó la actuación de Iñigo, Ainhoa, Fontxi y Amaia, estando los dos Javier más relajados viendo el gran rendimiento que estaban dando el resto y sufriendo las consecuencias de una cena un tanto copiosa.

El segundo equipo trabajó a destajo para que sus resultados estuvieran a la altura de los del primer equipo y, por ello, nuestro reconocimiento a su trabajo para Richard, Mila, Juanito y Jose Luis.

Al final, objetivo conseguido con creces, ¡¡¡ DAD Kutxa Txapeldun!!!. Caja Astur, fue segunda y AEBBK Bizkaia terceros clasificados.

Pero ahí no quedaron nuestros logros, esto es lo que conseguimos:

  • Campeón Trofeo Nacional ACRECA GOLF : DAD Kutxa
  • Campeón Individual 1ª categoría : Iñigo Barrutia
  • Campeón individual 2ªCategoría : Amaia Gonzalez
  • Campeones por parejas : Amaia Gonzalez y Javier Beldarrain
  • Bola más cercana 1º día : Amaia Gonzalez

Y con una satisfacción tremenda nos fuimos de Cáceres pensando ya en el Torneo del año próximo en Bizkaia que tendrá una connotación muy especial al jugar en los campos de nuestro eternos rivales de AEBBK .

Zorionak a todos-as !!!

Primer premio concurso fotografía color «Especial Coronavirus» de Acreca

Gure elkarteko AITOR ARRUTI TENAk, «ANHELO» (IRRIKA) argazkiarekin, lehen saria lortu du ACRECAren «Koronabirus berezia» koloretako argazki-lehiaketan

Nuestro asociado AITOR ARRUTI TENA, con su fotografía «ANHELO» ha obtenido el primer premio en el concurso de Foto Color «Especial Coronavirus» de ACRECA.

Informazio gehiago / Ver información en la web de ACRECA

¡¡¡¡¡ Zorionak / Felicidades !!!!!