GOLF – XXII Mejicana DAD GOLF – XXII. Mexikarra

Después de múltiples gestiones y avatares varios ya tenemos fecha y campo para la Mejicana DAD Kutxa de este año.

La fecha es el 12 de noviembre en el campo de Goiburu (Andoain). Los partidos comenzarán hacia las 9,00 h.

La comida posterior se celebrará también en el Restaurante de Goiburu  y el presupuesto total (sin subvención) será de 55 €. Este presupuesto está hecho para una participación de alrededor de 30 personas, si nos pasamos de esta cantidad el presupuesto señalado variará un poco. Los asociados de la DAD kutxa dispondrán de subvención para el juego.

Como todos los años dispondremos de premios para los campeones y subcampeones, trofeos al drive más largo y al hoyo más cercano, sorteo de diferentes premios para asociados y participantes. Trataremos, también, sortear un premio especial. Veremos si los conseguimos.

Ahora os toca a vosotros y nos debéréis indicar claramente (jbeldarrain@kutxabank.es  – jljimenez@kutxabank.es ) si vais a jugar, jugar y disfrutar de la comida, si vais a venir solos o acompañados. En el caso de que queráis venir acompañados me hace falta conocer sus nombres, número de licencia y el handicap de juego para poder distribuir equilibradamente los partidos.

Por favor, responded rápido, el plazo límite de inscripción será hasta el 7 de noviembre.

Desde esta ventana de nuestra DAD Kutxa animaros todos a responder para que podamos organizar nuestra Mejicana por todo lo alto.

Animo y apúntateeee!!!!

Gestio asko egin eta hainbat gorabeheraren ondoren, baditugu data eta zelaia aurtengo Mexikarra DAD Kutxa jokatzeko.

Azaroaren 12an izango da Goiburu zelaian (Andoain). Partidak 9:00ak aldera hasiko dira.

Bazkaria ere Goiburu jatetxean izango da eta aurrekontu osoa (diru-laguntzarik gabe) 55 €koa da. Aurrekontu hori 30 lagun inguruko parte-hartzerako dago kalkulatua; kopuru hori gainditzen badugu, aurrekontua ere aldatu egingo da pixka bat. DAD Kutxako bazkideek diru-laguntza izango dute jokorako.

Urtero bezala, sariak izango ditugu txapeldun eta txapeldunordeentzat, trofeoak drive luzeenarentzat eta zulorik hurbilenarentzat, eta sari-zozketa bazkide eta parte-hartzaileentzat. Halaber, saiatuko gara sari berezi bat zozketatzen. Ea lortzen ditugun guztiak!

Orain zuen txanda da eta argi eta garbi esan behar diguzue (jbeldarrain@kutxabank.es  – jljimenez@kutxabank.es) ea jokatu nahi duzuen, jokatu eta bazkaldu ere bai, eta bakarrik etorriko zareten ala lagunen batekin. Lagunen batekin etorri nahi baduzue, bere izen-abizenak jakin behar ditut, lizentzia-zenbakia eta joko-handicapa, partidak orekatuta banatu ahal izateko.

Mesedez, erantzun azkar, izena emateko epe-muga azaroaren 7an da-eta.

Gure DAD Kutxaren leiho honetatik erantzutera bultzatu nahi zaituztegu, gure Mexikarra handikiro antolatu ahal izateko.

Animooooo eta emazu izena!!!

Campeones XXXI Campeonato Futbol-Sala ACRECA / ACRECAko Areto Futbola XXXI Txapelketa

DAD KUTXA CONQUISTA BILBAO AL CONSEGUIR SU CUARTO CAMPEONATO  !!!!!!

DAD Kutxa ha vuelto a ganar el campeonato nacional Acreca de fútbol sala que ha celebrado su XXXI edición del 8 al 14 de octubre en Bilbao.

Tras una gran inauguración en San Mamés, donde no nos dejamos impresionar demostrando nuestro sentimiento txuri-urdin, se celebró el sorteo que nos emparejó en el grupo “C” con CaixaNova y Sa Nostra, viejos conocidos de anteriores campeonatos.

El primer partido nos enfrentó a CaixaNova, rival que mezcla veteranía con juventud y que mueve un grupo grande de aficionados.

No empezó bien el partido ya que al poco de empezar se adelantaron los gallegos con gol del incombustible “Medias”. Tras unos momentos de calma llegó la remontada con goles de Matu (2) y Javi (2). 4-1 y la clasificación encarrilada. Para este partido contamos con la ayuda del eterno Jon Jauregui.

Como tocaba descansar el segundo día, el equipo realizó el clásico reconocimiento nocturno tras cenar en el Café Antzoki junto con el resto de equipos.

El segundo partido fue contra Sa Nostra, rival físico que necesitaba puntuar para seguir adelante. Se ganó 2-1 con goles de Javi e Iñaki tras tomarnos el partido con calma y jugar a un ritmo menor. Para este partido se incorporó al equipo Urtzi Estébanez.

Tras el partido, parte del equipo disfrutó de San Juan de Gaztelugatxe mientras que el resto realizó una visita rápida a la familia.

Para el partido de cuartos de final contábamos con el refuerzo de Jon Etxeberria que debutaba en el campeonato.

Duro cruce el de cuartos que nos enfrentaba a CajaAstur. Tras un comienzo igualado DAD Kutxa supo mantener la calma y rematar el partido con un 6-2 inapelable con goles de Matu (2), Javi (2), Iñaki y Jon.

Tras visitar el museo Guggenheim el equipo se retiró a jugar su particular campeonato de Pocha y a pensar en el duro rival de semifinales, Caixa Catalunya.

La semifinal contra el equipo catalán se presumía dura y difícil como habían sido los enfrentamientos de años anteriores. Tras adelantarnos 2 veces con goles de Javi y Jon, conseguimos adelantarnos de nuevo y ampliar el resultado hasta el 6-2 final con goles de Javi (2), Jon y Unai,  una gran defensa y las paradas de Beñat. Una nueva final nos esperaba, la quinta en 8 años.

 En la final no habría “derby” ya que nos esperaba Caja Granada, a los que nunca habíamos ganado, que llegaba a la final tras remontar en los minutos finales su semifinal a BBK.

Tras adelantarnos pronto con gol de Javi llegaron las ocasiones tanto para ampliar el marcador como para empatar ellos. Una gran defensa fue la clave para seguir marcando goles y llegar al 6-1 final con goles de Javi (3), Jon, Iñaki y Harri, que nos echó una mano en la final.  De nuevo campeones, cuarto título en 5 años.

En la comida de clausura en el club Deportivo de Bilbao, Javi fue nombrado mejor jugador y DAD Kutxa coronado campeón clavando su bandera en casa del eterno rival.

Nuestros rivales granadinos de la final serán los encargados de organizar la edición de 2018.

Desde estas líneas queremos agradecer a los compañeros de AEBBK la organización del campeonato,  al equipo femenino sus ánimos desde las gradas, a Iñigo Carcedo su visita en semis y a nuestras familias presentes en la final que nos dieron un extra de motivación.

No nos olvidamos de Jaure y Harri por echarnos una mano cuando lo hemos necesitado y de Jokin, ausencia de última hora pero muy presente en el equipo.

Sobre todo gracias a cada miembro del equipo por hacer que esto sea un grupo de amigos.

¡El año que viene intentaremos conquistar Granada!

El equipo ha estado formado por:

Jokin Alaña, Unai Ocaña, Jon Jauregui, Beñat Garmendia, Harri Beloki, Iker Matute, Jon Etxeberria, Javi Gómez, Iñaki Francisco y Urtzi Estébanez.

DAD KUTXAK BILBO KONKISTATU DU LAUGARREN TXAPELKETA IRABAZITA

 DAD Kutxak berriro irabazi du Acreca aretoko futbol-txapelketa nazionala; XXXI. edizioa urriaren 8tik 14ra izan da Bilbon.

Hasierako ekitaldi handia San Mamesen, eta han ausarki jokatu genuen geure sentimendu txuri-urdina  erakutsiz; gero zozketa egin zen eta C taldean suertatu ginen CaixaNova eta Sa Nostra-rekin, aurreko txapelketetako ezagun zaharrekin. A priori talde egokiagoa guretzat beste biak baino, haietan oso talde onak baitzeuden.

Lehen partida CaixaNova-ren aurka izan zen; aurkari honek beteranotasuna gaztetasunarekin nahasten du eta zaleen talde handia mugiarazten du.

Partida ez zen ondo hasi, hasi eta berehala galiziarrek aurrea hartu zuten “Medias” erregaitzaren golarekin. Lasaitasun une batzuen ondoren, goraldia etorri zen, eta golak Matu (2) eta Javi-renak (2): 4-1 eta sailkapena bideratuta. Partida honetarako Jon Jauregi betikoaren laguntza izan genuen.

Bigarren egunean atseden hartzea zegokigun, eta taldeak, Antzoki Kafetegian afaldu ondoren, gaueko ohiko ikuskapena egin zuen gainerako taldeekin batera.

Bigarren partida Sa Nostra aurrera jarraitzeko puntuak behar zituen aurkari fisikoaren kontra. Partida lasaitasunez hartu eta erritmo mantsoagoan jolastu ondoren 2-1 irabazi genuen Javi eta Iñakirekin golekin. Partida honetarako, Urtzi Estébanez sartu zen taldean.

Partidaren ondoren, taldeko batzuek San Juan de Gaztelugatxera joan ziren, eta gainerakoek bisita laster bat egin zioten familiari.

Final laurdenetako partidarako, Jon Etxeberriaren laguntza genuen, txapelketan debutatu behar zuelarik.

Arerio gogorra laurdenetakoa, CajaAstur-ren aurka jokatu behar genuen eta. Hasieran berdinduta, DAD Kutxa lasai mantendu zen eta partida zalantzarik gabe irabazi zuen: 6-2 eta golak Matu (2), Javi (2), Iñaki eta Jon-enak.

Guggenheim museoa bisitatu ondoren, Pochako txapelketa partikularra jokatzera erretiratu zen taldea eta finalerdietako aurkari gogorraz pentsatzera: Caixa Catalunya.

Talde katalanaren aurkako finalerdia gogorra eta zaila izango zela sumatzen zen, aurreko urteetako norgehiagokak izan ziren bezala. Bi aldiz aurrea hartu genuen Javi eta Jon-en golekin, berriro aurrea hartzea lortu genuen eta emaitza 6-2-raino igotzea, Javi (2), Jon eta Unai-ren golekin, defentsa bikainarekin eta Beñaten geldiketekin. Beste final bat genuen zain, bosgarrena zortzi urtetan.

 Finalean ez zen “derbyrik” izango, Caja Granada baikenuen zain; horiei sekula irabazi gabeak ginen, eta finalerdian azken minutuetan BBK menderatuta iritsi ziren finalera.

Laster aurrea hartu genuen Javiren golarekin, eta ondoren aukerak etorri ziren, bai aldea handitzeko eta bai haiek berdinketa lortzeko. Defentsa handia giltzarri izan zen golak sartzen jarraitzeko eta azkenean 6-1-era iristeko Javi (3), Jon, Iñaki eta Harriren golekin, honek laguntza eman zigularik finalean.  Berriro txapeldunak, laugarren titulua bost urtetan.

Bukaerako bazkaria Club Deportivo Bilbao-n izan zen, Javi jokalari onena izendatu zuten eta DAD Kutxa txapeldun koroatu zuten, bere bandera betiko lehiakidearen etxean sartu zuelarik.

Finalean gure aurkari izandako granadarrek izango dute 2018ko edizioa antolatzeko ardura.

Lerro hauetatik eskerrak eman nahi dizkiegu AEBBK-ko lankideei txapelketaren antolaketagatik,  emakumezko taldeari harmailetatik emandako animoagatik, Iñigo Carcedori finalerdietan egindako bisitagatik, eta finalean izan ziren gure senitartekoei, aparteko motibazioa izan baitziren guretzat.

Ez ditugu ahaztuta Jaure eta Harri, behar izan dugunean lagundu digutelako, ezta Jokin ere, azken orduko baja baina taldean oso gogoan izan genuena.

Batez ere eskerrak taldekide bakoitzari, hau lagun-talde ederra izaten laguntzeagatik.

Datorren urtean saiatuko gara Granada konkistatzen!

Oraingoan honako hauek egon dira taldean:

Jokin Alaña, Unai Ocaña, Jon Jauregi, Beñat Garmendia, Harri Beloki, Iker Matute, Jon Etxeberria, Javi Gómez, Iñaki Francisco eta Urtzi Estébanez.

TERCER PUESTO PARA DAD EN EL CAMPEONATO DE ANDOAIN DE FÚTBOL SALA / HIRUGARREN POSTUA DAD KUTXA-RENTZAT ANDOAINGO ARETO-FUTBOL TXAPELKETAN

El equipo de fútbol sala de la DAD Kutxa, formado por: Jokin Alaña, Jon Etxeberria, Unai Ocaña, Iñigo Carcedo, Beñat Garmendia, Iker Matute, Javi Gómez, Iñaki Francisco y Urtzi Estébanez, ha conseguido el tercer puesto en el campeonato de Andoain.

Un agradecimiento especial a los compañeros que nos han ayudado cuando lo hemos necesitado: Jon Jauregui, Harri Beloki y Alex Zamora.

El campeonato comenzó en octubre y ha constado de 3 fases:

La primera fase se jugó a una vuelta entre los 14 equipos en la cual DAD Kutxa ocupó el cuarto lugar.

La segunda fase la jugaron los 7 primeros clasificados a doble vuelta en la que DAD Kutxa  se clasificó en tercera posición, ganándose así una plaza en semifinales.

Las semifinales nos enfrentaron a los actuales campeones Keler. En el partido de ida se perdió 3-1 y ya en el partido de vuelta, con varias bajas y polémicas con nuestro rival, volvíamos a caer 5-1.

El campeonato no acababa ahí ya que aún quedaba el partido por el tercer puesto que se consiguió ganar tras empatar el partido y vencer en la tanda de penalties a Akerbeltz.

Keler fue de nuevo campeón tras ganar la final a Txalaka.

Tras el último partido el equipo celebró con una gran barbacoa, de la mano del chef Javi Gómez, el fin de temporada.

DAD Kutxaren areto-futbol taldeak hirugarren postua lortu du Andoaingo txapelketan.

Txapelketa urrian hasi zen eta 3 fase izan ditu:

Lehen fasea itzuli bakarrera jokatu zen 14 taldeen artean, eta DAD Kutxak laugarren postua lortu zuen bertan.

Bigarren fasea lehen 7 sailkatuek jokatu zuten bi itzulitan, eta hor DAD Kutxa  hirugarren tokian sailkatu zen, finalerdietarako plaza irabaziz horrela.

Finalerdietan, egungo Keler txapeldunen aurka jokatu genuen. Joaneko partidan 3-1 galdu genuen eta itzulerako partidan, zenbait baja eta aurkariarekiko polemika artean, berriro galdu genuen 5-1.

Txapelketa ez zen hor amaitzen, oraindik hirugarren postua erabakitzeko partida jokatu behar baitzen, eta hori irabaztea lortu genuen, berdinketaren ondoren, penaltien txandan Akerbeltz mendean hartuta.

Keler izan zen berriro txapeldun Txalaka-ri finala irabazita.

Azken partidaren ondoren, taldeak denboraldi-amaiera ospatzeko barbakoa handi bat egin zuen, Javi Gómez chef-aren eskutik.

Taldea honako hauek osatu dute: Jokin Alaña, Jon Etxeberria, Unai Ocaña, Iñigo Carcedo, Beñat Garmendia, Iker Matute, Javi Gómez, Iñaki Francisco eta Urtzi Estébanez.

Gure esker onik bereziena, behar izan dugunean lagundu diguten lankideei: Jon Jauregi, Harri Beloki eta Alex Zamorari.

Argibide gehiago hemen: http://kirola.andoain.eus/es/txapelketak-eta-kirol-elkarteak/areto-futbola-txapelketa

DAD KUTXA CAMPEÓN DE LA LIGA FÚTBOL 5 SOCCERWORLD-DAD KUTXA 5 SOCCERWORLD FUTBOL LIGAKO TXAPELDUNA

El equipo de fútbol 5 de la DAD Kutxa se ha proclamado campeón de la liga Miramón de Soccerworld Donostia tras una liga impecable en la que ha ganado 17 de los 18 partidos disputados cediendo tan solo un empate.

Tras varios años quedándose a las puertas, este año el equipo de DAD Kutxa por fin ha conseguido ganar la liga que se suma a la copa conquistada hace 3 años.

A pesar de la gran racha de resultados, no ha sido hasta la última jornada cuando DAD Kutxa se ha podido proclamar campeón ya que la diferencia con el segundo clasificado, Ibermática era de tan solo 3 puntos con la diferencia de goles a su favor.

En la liga de clausura que comienza esta semana DAD Kutxa intentará conseguir el doblete y redondearlo con la copa que se disputará a finales de junio.

El equipo ha estado formado por: Jokin Alaña, Iker Matute, Javi Gómez, Iñaki Francisco, Unai Ocaña, Urtzi Estébanez, Beñat Garmendia, Xabi Arriola, Xabi Garoña, Edu Zabala y Jose Mari Villavoy

Un millón de gracias también a los que de vez en cuando nos han echado una mano: Jaure, Iñigo, Joncar, Kiko y Zuri

riberas1

Liga ezin hobea egin ondoren, jokaturiko 18 partidetatik 17 irabazi baititu eta bakar batean berdinketa, DAD Kutxako 5 futbol-taldea Soccerworld Donostia Miramon ligako txapelduna izan da.

Hainbat urtez oso hurbil egon ondoren, aurten DAD Kutxak azkenean lortu du liga irabaztea, duela 3 urte eskuratu zuen kopari gehitu zaiolarik.

Emaitza-bolada ona izan duen arren, azkeneko jardunaldira arte ez du bere burua txapeldun ikusi DAD Kutxak, bigarren sailkatu den Ibermática-rekiko diferentzia 3 puntukoa bakarrik baitzen, golen diferentzia ere bere alde zuelarik.

Aste honetan hasiko den amaierako ligan DAD Kutxa saiatuko da hau ere irabazten eta ekainaren bukaeran jokatuko den koparekin dena biribiltzen.

Taldekoa Jokin Alaña, Iker Matute, Javi Gómez, Iñaki Francisco, Unai Ocaña, Urtzi Estébanez, Beñat Garmendia, Xabi Arriola, Xabi Garoña, Edu Zabala eta Jose Mari Villavoy izan dira.

Eta mila-mila esker tarteka lagundu ahal izan diguzuenoi ere: Jaure, Iñigo, Joncar, Kiko eta Zuri-ri.

 imagen-copa-ribera

Fútbol-Sala ACRECA Oviedo 2016 – “TXAPELDUNAK” !!!!

Los equipos masculino y femenino de DAD KUTXA han conseguido ser ¡¡¡ CAMPEONes !!!  en Oviedo tras ganar en las finales a AEBBK por penaltis  (tras empatar 2-2) en el caso de los chicos y ganar las chicas a CAJASTUR por 2-0.

XXX CAMPEONATO NACIONAL MASCULINO ACRECA DE FUTBOL SALA-OVIEDO 2016

No era fácil repetir la victoria de Salou 2015 pero el equipo masculino DAD Kutxa consiguió de nuevo el triunfo en el campeonato nacional Acreca de fútbol sala sumando así su tercer campeonato en 4 años y  añadiendo la tercera estrella a la camiseta.

El campeonato comenzó con el tradicional sorteo que nos emparejó con los anfitriones de Cajastur y Caja Canarias y con malas noticias ya que Beñat no pudo acudir a última hora y Harri y Unai tuvieron que incorporarse tarde, perdiéndose el primer partido y dejando al equipo con sólo 5 jugadores.

oviedo

Duro partido el inaugural frente a Caja Canarias ya que a la falta de cambios se le unió la lesión del portero Jokin, que jugó los 50 minutos dolorido, y a las molestias de espalda de Javi. 2-2 (Jaure y Matu) tras desaprovechar una ventaja de 2 goles.

El segundo partido era el más duro en principio ya que nos enfrentaba a los anfitriones Cajastur. Unai y Harri ya se habían incorporado pero Jokin no pudo jugar. El más difícil todavía, sin portero. ¿Solución? Portero-jugador los 50 minutos de partido con Iñaki realizando el trabajo más complicado. Una decisión que sorprendió a todos y que nos sirvió para conseguir un 4-4 (Jaure, Iñaki y Unai(2)) que nos clasificaba para cuartos de final y nos cruzaba con el mismo rival Cajastur.

foto-2

Tras una tarde de polémica a la hora de definir los cruces de cuartos y de fisios (Gracias Montse) para recuperar a Jokin y Javi el equipo recibió al equipo femenino que llegaba a Oviedo para intentar conseguir un nuevo campeonato.

Tras una casi milagrosa recuperación de Jokin comenzaban los cuartos contra Cajastur. Partido totalmente diferente al del día anterior que teníamos controlado pero que los asturianos consiguieron remontar y llevar la eliminatoria a los penaltis. 3-3 (Javi(2) e Iñaki). En los penaltis DAD Kutxa venció por 2-1 y se clasificó para semifinales.

En semifinales esperaba el finalista del año anterior, Caixa Catalunya. Es decir, se repetía el partido de la final del año pasado en Salou. Partido muy físico que parecía encarrilado con un 2-0 inicial pero que los catalanes consiguieron empatar llevando el partido a la prórroga donde tampoco se movió el marcador. 2-2 (Matu y Javi). De nuevo a los penaltis donde una parada de Jokin en el último penalti y el gol final de Jaure pusieron el 3-2 final que clasificaba a DAD Kutxa para una nueva final.

foto-3

En la gran final esperaba BBK, es decir un derby como colofón final al campeonato. Las fuerzas ya estaban muy justas pero aún y todo fue una final muy física con continúas idas y vueltas. Dos veces se puso por encima DAD Kutxa pero BBK consiguió empatar otras tantas veces llevando el partido a la prórroga donde una mano milagrosa de Jokin en un tiro de falta a falta de 20 segundos llevaba la final a los penaltis 2-2 (Javi y Matu).

Un fallo de Javi en el primer lanzamiento le daba ventaja a BBK que tuvo tiro para ganar el campeonato. Ahí apareció Jokin, haciéndose grande una vez más llevando la tanda a la muerte súbita. Un gol de Unai y posterior parada final del inmenso Jokin daba el tercer título en cuatro años a DAD Kutxa.

En la posterior comida de clausura DAD Kutxa fue coronado campeón recibiendo sus trofeos. Esta vez no hubo premios individuales, ya que el MVP se lo llevaría Lander, portero de BBK que realizó una gran actuación en la final y el trofeo al máximo goleador el eterno “Pepín” de Cajastur.

foto-4

Un año más el equipo sacó las fuerzas necesarias para jugar el último partido, el nocturno, donde este año se podría decir que tuvo un digno rival en Caja Granada, por lo que se declaró un empate técnico.

Desde estas líneas queremos agradecer al equipo femenino su incondicional apoyo, a Josema Goenaga el detallazo de asistir a la final tras pasar la noche en un autobús rumbo a Oviedo, a Leire por ser la mayor hooligan en años, a Ricardo de Paco´s Beer por cuidarnos tan bien toda la semana, a Don Pincho por estar abierto cuando más se le necesitaba y a Cajastur por la organización del campeonato.

También acordarnos de los compañeros que no han podido asistir por diversos motivos, en especial a Beñat Garmendia e Iñigo Chaurreau bajas de última hora.

El año que viene tendremos el mayor de los retos, ganar en casa del eterno rival, ya que Bilbao será la sede en 2017.

 

XII CAMPEONATO NACIONAL FEMENINO ACRECA DE FUTBOL SALA-OVIEDO 2016

Gracias a la implicación e ilusión del equipo femenino de DAD Kutxa y a la organización de Cajastur se ha conseguido recuperar el campeonato femenino de fútbol sala que ha tenido lugar en Oviedo

Un campeonato con tan solo un partido final entre DAD Kutxa y Cajastur, mejores equipos de los últimos años.

Tras un año sin campeonato, en Salou 2015 no se celebró, DAD Kutxa acudió a Oviedo con la idea de seguir reinando y acercarse a Caixa Sabadell en lo más alto del palmarés histórico del campeonato.

Una avanzadilla del equipo llegó el miércoles con la idea de conocer Oviedo, animar al equipo de los chicos y entrenar con el míster Jaure.

El viernes llegó el resto del equipo para jugar la gran final del sábado frente a las asturianas.

chicas-1

La final comenzó con mucha igualdad, se notaba que los 2 equipos se conocían, ya que son los mismos de años atrás. Tras varias ocasiones para ambos equipos se llegó al descanso.

La segunda parte fue otra historia, la superioridad física de DAD Kutxa se notó y con 2 goles de Lorea y Maite sentenciaron el partido. 2-0 y otro título para las chicas.

chicas-2

En la posterior comida se les entregó el trofeo de campeonas que celebraron por las calles de Oviedo reinando también por la noche. No tienen  rival ni dentro ni fuera de la cancha.

chicas-3

El equipo estuvo formado por: Nerea Aguirre, Maite Jaunarena, Naiara Otegui, Lorea Aranalde, Izaskun Enciso, Idoia Viteri, Oihana Etxeberria, Silvia Pérez y Amaia Garcia. Todas ellas dirigidas por Jon Jauregui.

Un recuerdo muy especial para Saioa Mugica, baja de última hora y demás integrantes del equipo que no pudieron acudir.

Un agradecimiento muy especial al equipo de los chicos  y a Leire por su apoyo, a Josema Goenaga por estar siempre ahí, a Cajastur por recuperar el campeonato y sobre todo a Idoia por ser la reportera más dicharachera.

¡¡El año que viene toca conquistar Bilbao!!

 

ARETOKO FUTBOLEKO XXX. ACRECA TXAPELKETA NAZIONALA – OVIEDO 2016

Ez zen erraza Salou 2015eko garaipena lortzea, baina DAD Kutxako gizonezkoen taldeak berriro lortu zuen garaipena aretoko futboleko Acreca txapelketa nazionalean, horrela hirugarren txapelketa irabaziz 4 urtetan, eta hirugarren izarra erantsiz elastikoari.

Txapelketa ohiko zozketarekin hasi zen, eta Cajastur-eko anfitrioien eta Caja Canariasen aurka jokatzea egokitu zitzaigun; gainera, albiste txarrekin, azken orduan Beñat ezin izan baitzen etorri eta Harri eta Unai berandu sartu baitziren, lehen partidarako ezin iritsi eta taldea 5 jokalarirekin bakarrik utzita.

oviedo

Partida gogorra izan zen hasierakoa Caja Canarias-en aurka: aldatzeko ordezkorik ez genuen, eta gainera Jokin atezainaren lesioa (50 minutu minduta jokatu behar izan zuen) eta Javiren bizkarreko molestiak izan genituen arazo. 2-2 (Jaure eta Matu), 2 goleko aldea alferrik galdu ondoren.

Bigarren partida zen teorian gogorrena, Cajasturreko anfitrioiei aurre egin behar genien-eta.  Ordurako taldean zeuden Unai eta Harri, baina Jokinek ezin izan zuen jokatu. Are zailagoa oraindik, atezainik gabe. Irtenbidea? Atezain-jokalaria partidaren 50 minutuetan, eta Iñaki lanik zailena egiten. Erabakiak guztiak txunditu zituen eta gure 4-4 lortzeko balio izan zigun [Jaure, Iñaki eta Unai(2)]: horrela final-laurdenetarako sailkatu ginen, eta gurutzaketan aurkari bera (Cajastur) berriro.

foto-2

Arratsaldean polemika izan genuen laurdenetako gurutzaketak zehazteko orduan, eta fisioa ere bai (eskerrak Montseri) Jokin eta Javi berreskuratzeko. Gure taldeak emakumezkoen taldeari egin zion harrera, beste txapelketa bat irabazteko iritsi baitziren Oviedora.

Jokinen susperraldia ia mirarizkoa izan zen, eta laurdenetako partida hasi genuen Cajasturren aurka. Partida bezperakoa ez bezalakoa izan zen, kontrolaturik baikenuen baina asturiarrek gora egin eta berdintzea lortu zuten eta kanporaketa penaltietara eraman zuten. 3-3 [Javi(2) eta Iñaki]. Penaltietan DAD Kutxak 2-1 irabazi zuen, eta finalerdietarako sailkatu zen.

foto-3

Final handian BBK genuen zain, hau da, derbya txapelketari amaia emateko. Indarrak justu-justukoak, baina hala eta guztiz finala oso fisikoa izan zen, etengabeko joan-etorrian. Bi aldiz aurreratu zen DAD Kutxa, baina bietan berdintzea lortu zuen BBK-k, eta partida luzapenera iritsi zen; finalean, amaitzeko 20 segundo falta zirela, falta jaurtitzean Jokinen mirarizko esku batek finala penaltietara eraman zuen 2-2 (Javi eta Matu).

Javik lehen jaurtiketan huts egin zuen eta horrek aldea eman zion BBKri, eskura zuelarik txapelketa irabaztea. Hor agertu zen Jokin, berriro ere handi egin zelarik eta txanda tie-break-era eraman zuen. Unairen gol batek eta gero Jokin bikainaren azken geldiketak lau urtetan hirugarren titulua eman zioten DAD Kutxari.

Amaierako bazkarian DAD Kutxa txapeldun koroatu zuten zegozkion garaikurrekin. Oraingoan ez zen banakako saririk izan, MVP BBK-ko atezain Lander-entzat izan baitzen, lan bikaina egin zuelako finalean, eta goleatzaile handienarentzako garaikurra Cajasturreko “Pepín” betikoarentzat.

Finalerdietan iazko finalista, Caixa Catalunya, genuen zain. Alegia, iaz Saloun finalean izandako partida errepikatuko zen. Partida oso fisikoa izan zen, eta bideratua zirudien hasieran 2-0 aurreratu ginelako, baina katalanek berdintzea lortu zuten, eta luzapena jokatu behar, baina horrela ere ez zen markagailua mugitu. 2-2 (Matu eta Javi). Berriro penaltietara, eta Jokinen geldiketak azken penaltian eta Jaureren azken golak 3-2 utzi gintuzten, eta DAD Kutxa beste final baterako sailkatu zen.

foto-4

Aurten ere taldeak behar hainbat indar atera zuen azken partida jokatzeko, gauekoa; gainera,  aurten aurkari duina izan zen, Caja Granada, eta berdinketa teknikoa lortu zen.

Lerro hauen bidez eskertu behar diogu: emakumezkoen taldeari babes baldintzarik gabea; Josema Goenagari finalera joateko detailea, gau osoa autobusean eman zuelarik Oviedora bidean; Leireri hooliganik handiena izatea urte askoan; Paco´s Beer-eko Ricardori hain ondo zaintzea aste osoan; Don Pincho-ri zabalik egotea gehien behar genuenean; eta Cajasturri txapelketaren antolaketa.

Halaber, gogoan ditugu, zenbait arrazoi medio, gurekin egoterik izan ez zuten lagunak, bereziki Beñat eta Iñigo Chaurreau, azken orduko bajak.

Datorren urtean erronkarik handiena izango dugu, betiko aurkariaren etxean irabaztea, Bilbon izango baita txapelketa 2017an.

ARETOKO FUTBOLEKO EMAKUMEZKOEN XII. ACRECA TXAPELKETA NAZIONALA

DAD Kutxako emakumezkoen taldearen inplikazio eta ilusioari eta Cajastur-en antolaketari esker, aurten aretoko futboleko emakumezkoen txapelketa berreskuratzea lortu da Oviedon.

Txapelketa honetan azken partida bat bakarrik izan da: DAD Kutxaren eta Cajasturren, azken urteotako talderik onenen, artekoa.

Urtebete txapelketarik gabe igaro ondoren, Salou 2015en ez baitzen izan, aurten DAD Kutxa Oviedon izan zen, nagusi jarraitzeko eta Caixa Sabadell-ekoengana hurbiltzeko asmoz, Txapelketako palmares historikoaren gorenean.

Aurrelari-taldetxo bat asteazkenean iritsi zen Oviedo ezagutzeko, mutilen taldea animatzeko eta Jaure misterrarekin entrenatzeko.

Taldearen gainerakoa ostiralean iritsi zen larunbateko final handia jokatzeko asturiarren aurrean.

chicas-1

Finala oso berdinduta hasi zen, garbi zegoen bi taldeek elkar ezagutzen zutela, azken urteotako berberak baitziren. Bi taldeek hainbat aukera izan ondoren, atsedenaldia iritsi zen.

Bigarren zatia beste kontu bat izan zen: DAD Kutxaren nagusitasun fisikoa igarri egin zen eta Lorea eta Maiteren 2 golek partida erabakita utzi zuten: 2-0, eta beste titulu bat neskentzat.

chicas-2

Ondorengo bazkarian txapeldunen garaikurra eman zitzaien, eta Oviedoko kaleetan ospatu zuten, gauez ere nagusi. Ez dute aurkaririk, ez kantxa barruan ez kanpoan.

chicas-3

Taldea honako hauek osatu zuten: Nerea Agirre, Maite Jaunarena, Naiara Otegi, Lorea Aranalde, Izaskun Enciso, Idoia Viteri, Oihana Etxeberria, Silvia Pérez eta Amaia Garcia-k. Guztiak Jon Jauregik zuzenduta.

Oso oroitzapen berezia Saioa Mujika-rentzat, azken orduko baja, eta etortzerik izan ez zuten gainerako taldekideentzat.

Esker onik bereziena gizonezkoen taldeari eta Leireri bere babesagatik, Josema Goenagari beti hor egoteagatik, Cajasturri txapelketa berreskuratzeagatik eta batez ere Idoiari, berriemailerik berritsuena izateagatik.

Datorren urtean Bilbo konkistatzera!!!

 

CRONICA XXIX Campeonato ACRECA Futbol-Sala SALOU 2015 / Areto Futboleko Acreca XXIX. Txapelketa Salou 2015 KRONIKA

             SALOU 2015. ¡¡¡¡ DE NUEVO CAMPEONES  !!!!

El XXIX Campeonato Nacional Acreca de Futbol Sala comenzaba con un largo viaje en tren hasta Salou para el equipo DAD-Kutxa. Un viaje que haríamos solos ya que por primera vez en unos cuantos años, no nos acompañaba el equipo femenino puesto que su campeonato quedó suspendido por no haber más equipos.
En el viaje ya quedó demostrado que el equipo seguía siendo una piña. Risas, anécdotas, mus y unos cuantos viajes a la cafetería hicieron que las 5 horas de trayecto se hicieran cortas.
Ya en Salou y tras el recibimiento de la organización, asistimos al sorteo en directo en el que quedamos encuadrados en el grupo “C” junto a Caixanova-Vigo y Caja España. Un sorteo mejor de lo que podíamos esperar.
El primer partido nos enfrentaba al que “a priori” era el equipo más fuerte del grupo, Caixanova del incombustible “Medias”. Desde el comienzo quedó demostrado que este año de nuevo DAD-Kutxa aspiraba a todo. 6-0, con goles de Javi (4), Beñat y Unai, que nos dejaba el pase a cuartos casi en la mano.

IMG_5544
El segundo día gozamos de un día libre que incluyó una visita a las Cavas Castellroig donde pudimos ver cómo se elabora el Cava. Tras la visita una cena típica de productos catalanes.
El segundo partido nos enfrentaba a un hueso duro y conocido del año pasado, Caja España. El objetivo estaba claro, ganar para poder ser primeros de grupo y tener un cruce más asequible en cuartos de final. El partido empezó cuestarriba ya que Caja España se adelantó, pero los goles de Javi, Iñaki y Beñat y uno postrero de caja España dejaron el 3-2 final. Primeros de grupo.
Tras una pequeña polémica a la hora de asignarnos rival para cuartos, hubo empate a todo entre Caixanova y Sa Nostra. Se decidió por el artículo 33 que nuestro rival fueran los mallorquines. Equipo duro y correoso que nadie quería en los cruces. Tras un partido duro y polémico, Jokin fue expulsado en una decisión del árbitro nunca vista, DAD-Kutxa ganó 3-1 con goles de Javi, Iñaki y Matu y se clasificaba para semifinales donde nos esperaba un “derby”. BBK sería el rival tras ganar con una gran remontada a Caja Granada.


La semifinal contra BBK se presentaba igualada. A pesar de que DAD-Kutxa había mostrado superioridad en los anteriores partidos, BBK venía de menos a más y con ansias de revancha tras el partido del año pasado en el que les ganamos 2-1. Beñat, ocuparía el puesto de Jokin en la portería. Idéntico resultado este año, 2-1 para DAD-Kutxa con goles de Harri en un partido emocionante, duro y peleado, que supimos darle la vuelta, ya que BBK se adelantó nada más empezar el partido. En la final ya esperaba Caixa Catalunya, equipo anfitrión y favorito al título.
La mejor forma de preparar la final fue la de siempre, estar en grupo, visitar Port Aventura por la tarde y cantar en un Karaoke por la noche.
Caixa Catalunya lo tenía todo preparado para cantar el alirón. Público local en las gradas, motivación por jugar en casa y el mejor palmarés de los últimos 10 años. No contaban con el mejor grupo y la mejor piña en años. Tras empezar perdiendo nada más comenzar el partido, Iñaki consiguió empatar y crear continuas ocasiones. Estaba siendo el hombre del partido, hasta que nada más empezar la segunda parte, fue expulsado por doble amarilla. El más difícil todavía. El público se puso de nuestra parte y tras echarle un par y aguantar las continuas ocasiones de los catalanes, Javi conseguía marcar a falta de minuto y medio para el final. Tras un eterno minuto, llegó el final del partido y DA-Kutxa se proclamó campeón. Segundo campeonato en los últimos 3 años. ¡Maracanazo! En 2013 fuimos campeones en VIGO.

IMG_5569
En la comida de clausura DAD-Kutxa recibió el trofeo de campeón, Jokin Alaña el trofeo al portero menos goleado y Javi Gómez el de máximo goleador y MVP del campeonato.
Hay que destacar que este año Javi ha acaparado todos los títulos posibles incluyendo el de las veladas de ping-pong (auténtico pasabolas).
Asturias fue designada sede para 2016 dando continuidad al campeonato.
Como siempre, vuelta de reconocimiento nocturno a la ciudad para celebrar el título. Esta vez pequeña vuelta a pesar de la insistencia de alguno en hacerla muy grande.
Queremos agradecer desde estas líneas a la asociación San Jordi de Caixa Catalunya por la organización del campeonato.
Como siempre agradecer el apoyo de nuestro Presidente Josema Goenaga y del equipo femenino, esta vez desde la distancia, y los ánimos de Marta, Mara y Leire desde las gradas.
Un recuerdo muy especial para los 3 integrantes del equipo que no han podido viajar por diferentes motivos: Aléx, Iker y el Gran Jaure.
Y el mayor de los agradecimientos para cada integrante del equipo por contribuir a que esto siga siendo una piña: Jokin Alaña, Beñat Garmendia, Iker Matute, Harri Beloki, Iñaki Francisco, Javi Gómez y Unai Ocaña.

¡¡¡¡ ZORIONAK CAMPEONES !!!!

IMG_5586

SALOU 2015. BERRIRO TXAPELDUN!

Areto Futboleko Acreca XXIX. Txapelketa Salou-raino egin beharreko tren-bidaia luzearekin hasi zen DAD Kutxa taldearentzat. Eta geuk bakarrik egin genuen bidaia, zeren eta, urte askoan lehen aldiz, oraingoan ez baitzetorren gurekin emakumezkoen taldea; izan ere, beraien txapelketa bertan behera geratu zen ez zegoelako beste talderik.
Bidaian oso garbi geratu zen ekipoak lagun talde trinkoa izaten jarraitzen zuela. Barreak, pasadizoak, mus-partidak eta kafetegira joan-etorriak: 5 orduko bidaia laburra iruditu zitzaigun.
Saloun, eta antolatzaileen harreraren ondoren, zozketan izan ginen eta C taldean egotea suertatu zitzaigun, Caixanova eta Caja España-rekin batera. Zozketaren emaitza, espero genezakeena baino hobea.

IMG_5537
Lehen partidan a priori multzoko talderik indartsuenari aurre egin behar, “Medias” erregaitzaren Caixanovari. Hasieratik garbi geratu zen aurten, berriro ere, DAD Kutxak txapela nahi zuela. 6-0: Javi (4), Beñat eta Unai-ren golak, eta laurdenetarako pasea ia eskura.
Bigarren eguna libre izan genuen eta Cavas Castellroig bisitatu genuen, cava nola egiten duten ikusteko. Eta bisitaren ondoren, afari tipikoa bertako jakiekin.
Bigarren partidan, iaztik ezaguna genuen Caja España, hezur gogorrari hagin zorrotza! Helburua garbi zegoen, irabaztea multzoko lehenak izateko eta final-laurdenetan gurutzaketa errazagoa izateko. Partida aldapan gora hasi zen, Caja Españak aurrea hartu baitzigun, baina Javi, Iñaki eta Beñaten golek, eta Caja Españak sartutako azkenak, 3-2 utzi zuten markagailua gukre alde. Multzoko lehenak.
Laurdenetarako aurkaria izendatzerakoan sortu zen eztabaida txikiaren ondoren, gauza guztietan berdinketa izan baitzen Caixanova eta Sa Nostra-ren artean, 33. artikuluaren arabera erabaki zen mallorcarrak izango zirela gure aurkariak. Talde gogor eta zaildua, gurutzaketetan inork nahi ez zuena. Partida gogor eta gatazkatsuaren ondoren, Jokin kanporatu egin zuen epaileak sekula ikusi gabeko erabaki batez, baina DAD Kutxak 3-1 irabazi zuen Javi, Iñaki eta Matu-ren golekin, eta finalaurrekoetarako sailkatuta. Derbia genuen zain. Izan ere, BBK izango genuen aurkari, Caja Granadaren aurka markagailuan gorakada bikaina egin baitzuen.
BBKren aurkako finalaurrekoak parekatua ematen zuen. DAD Kutxak nagusitasuna erakutsia zuen aurreko partidetan, baina BBK gutxiagotik gehiagora zetorren eta mendeku gosez, iazko partidan 2-1 irabazi genien eta. Beñatek hartu zuen Jokinen postua atean. Eta aurten ere emaitza bera, 2-1 DAD Kutxa-ren alde; Harrik sartu zituen golak partida zirraragarri, gogor eta lehiatuan: markagailuari buelta ematen asmatu behar izan genuen, partida hasi orduko aurreratu baitzen BBK. Finalean zain genuen Caixa Catalunya, talde anfitrioia eta titulurako faboritoa.
Finala prestatzeko erarik onena betikoa izan zen, taldean egotea, arratsaldean Port Aventura ikustea eta gauean karaoke batean kantatzea.


Caixa Catalunyak dena prest zuen garaipen-oihua egiteko. Bertako ikusleak harmailetan, etxean jokatzearen motibazioa eta azken 10 urteetako palmaresik onena. Ez zuten espero azken urteetako ekiporik onena eta lagun talderik trinkoena izatea aurrean. Partida galtzen hasi ginen, baina Iñakik berdintzea lortu zuen eta etengabeko aukerak sortzea. Partidako gizona ari zen izaten, baina bigarren zatia hasi orduko, kanporatu egin zuten txartel hori bikoitzagatik. Are zailagoa. Ikusleak gure alde jarri ziren eta adore handiz eta katalanen etengabeko erasoei aurre eginez, finalerako minutu eta erdi falta zela lortu zuen Javik markatzea. Azken minutu amaiezinaren ondoren, partidaren bukaera iritsi zen eta DAD Kutxa txapeldun! Bigarren txapelketa azken 3 urteetan. Maracanazoa!
Bukaerako otorduan, DAD Kutxak txapeldunaren garaikurra jaso zuen, Jokin Alañak gol gutxien jasotako atezainarena, eta Javi Gomezek goleatzaile handienaren eta txapelketako Most Valuable Player-arena (MVP).

IMG_5569
Nabarmendu behar da aurten Javik bereganatu dituela titulu posible guztiak, gauetako ping-pong partidetakoa barne (benetako “pasabolas”).
Asturias izendatu zen 2016koaren egoitza izateko, txapelketari jarraipena emateko.
Beti bezala, gauez hiriari itzulia, titulua ospatzeko. Oraingoan itzuli txikia, nahiz eta baten batek gogo bizia izan itzuli luzea egiteko.
Lerro hauen bidez gure esker onik beroena Caixa Catalunya-ko San Jordi elkarteari txapelketaren antolaketagatik.
Eta beti bezala, eskertu beharrean gaude Josema Goenagaren laguntza, eta emakumezko taldearena, oraingoan urrutitik izan bada ere, eta Marta, Mara eta Leireren animoak, hauenak harmailetatik.
Oroitzapen berezia, zenbait arrazoi medio bidaiatu ezin izan zuten taldeko 3 kideentzat: Alex, Iker eta Jaure Handia-rentzat.
Eta esker onik beroena taldeko kide bakoitzari ─Jokin Alaña, Beñat Garmendia, Iker Matute, Harri Beloki, Iñaki Francisco, Javi Gomez eta Unai Ocañari─ ekipoa lagun talde trinko bat izateko egiten duten ahaleginagatik.

GORA TXAPELDUNAK  !!!!!

IMG_5544

ULTIMA HORA – AZKEN ORDUA

Nuestro equipo de Futbol-Sala acaba de ganar este sábado, dia 17 de Octubre, el  XXIX Campeonato A.C.R.E.C.A. Intercajas de Fútbol Sala organizado por la Agrupació Sant Jordi de Catalunya Caixa en la localidad de SALOU.

IMG-20151017-WA0006

De pie/zutik : Javi Gómez, Unai Ocaña, Iker Matute y Jokin Alaña.

Abajo/behian : Harri Beloki, Iñaki de Francisco y Beñat Garmendia.

Vencieron en la final precisamente al equipo anfitrión CATALUNYA CAIXA por 2-1.

Previamente, en semifinales, vencieron tambien 2-1 al equipo de la Asociación de empleados de BBK.

ZORIONAK, TXAPELDUNES   !!!!!!!!!!!!!!!

En próximos dias, tendremos la crónica completa del Campeonato.

Laister izango dugu kronika osoa.