MUS DAD KUTXA – 2017 TXAPELKETAREN KRONIKA/CRONICA DEL CAMPEONATO DE MUS

24 parejas divididas en 4 grupos iniciaron el pasado 2 de Mayo el Campeonato de Mus interno del DAD.

La mitad, 12 bikotes, pasaron a la segunda fase, repartidos en dos grupos de 6 parejas cada uno de los que se clasificaban las dos primeras para jugar las semifinales.

A lo largo del mes de Mayo, se fueron sucediendo los órdagos, envites, cañas de cerveza, cubatas y alguna tila,  en un inmejorable ambiente, en el bar restaurante Aratz de Ibaeta.

El 26 de Mayo, viernes,  y a la taurina hora de las 5 tarde, 8 morlacos bien presentados y afeitados se plantaron delante del tapete para disputar las semifinales del torneo. Alguna de ellas, más dura que la otra, dio paso a las dos parejas que mejor dominaron sus nervios (y que más carta vieron, también hay que decirlo) a la vibrante final del campeonato de este año.

En la partida por las txapelas, Koldo Sulibarría y Angel Camero (que sustituyó a Juan Carlos Ruiz de Gauna para la final por compromiso de última hora) pusieron en liza todas sus habilidades y tras competida pugna se impusieron a Joxan Etxaniz y Javier Mitxelena (Betelu).  Los 4 finalistas representarán a DAD Kutxa en el Campeonato Inter Cajas a celebrar en Bilbo este año.

Como todos los años, una concurrida cena de fin de campeonato y de entrega de trofeos, dio paso al habitual Torneo Relámpago en el que participaron 14 duetos. Todos se llevaron su premio “gastronómico” en especie, y los ganadores  Joxan y Betelu (culminando una tarde/noche espectacular)  sus dos respectivas paletas de jamón ibérico de jabugo.

El palmarés final del certamen quedó de la siguiente manera:

Torneo Regular:

  • Campeones: Kodo Sulibarría, Juan Carlos Ruiz de Gauna y Angel Camero
  • Sub campeones: Joxan Etxaniz y Javier Mitxelena
  • Terceros clasificados: Mauri Lopez Etxeberría y Txuri (Juan Antonio Blanco)
  • Cuartos clasificados: Mitxel Alonso y Xabier Unanue

Torneo Relámpago:

  • Txapeldunas: Joxan y Betelu
  • Bigarrenak: Jose Manuel Saez y Fermín Aliaga

Como campeones de fase también se llevaron sus trofeos:

  • Pedro García e Iñaki Luján
  • Carlos Beristaín e Ignacio Zulaica
  • Mikel Izaguirre y Juan Martinez
  • Juan Carlos Ruiz de Gauna y Koldo Sulibarría

Agradecemos a todos los participantes, el formidable ambiente que se ha vivido en el establecimiento de Ibaeta, desde el principio del torneo hasta su colofón. Es lo que tiene el mus. Disfrutas y si además ganas…ya es la releche. Animamos a los compañeros  del DAD de Kutxa a que dejen un hueco en las tardes de Mayo (ya no hay que hacer tardes ) del próximo año y se apunten a un campeonato alegre, divertido y con sorpresas. Se echa en falta la participación de la “cantera” y como no, de más neskas que saquen sus artes a relucir.

Joan zen maiatzaren 2an hasi zuten 24 bikotek, 4 taldetan banatuta, DAD barneko Mus Txapelketa.

Erdiak, 12 bikote, pasa ziren bigarren fasera, 6na bikoteko 2 taldetan banatuta, eta horietatik 2 lehenak sailkatuko ziren finalerdiak jokatzeko.

Maiatzean, hordagoak, enbidoak, garagardo-kañak, kubatak, ezki-ura (tila) eta abar izan ziren, giro ezin hobean, Ibaietako Aratz jatetxean.

Maiatzaren 26an, ostiralean, eta zezenketen orduan, arratsaldeko 5etan, 8 zezen puska, ongi aurkeztuak eta adar-puntak moztuta, tapetearen aurrean jarri ziren lehiaketaren finalerdiak jokatzeko. Jakina, partidaren batzuk beste batzuk baino gorragoak, eta azkenean nerbioak hobeki menderatu (eta dena esan behar bada, karta hobeak ere izan) zituzten bi bikoteak aurtengo txapelketaren final dirdaitsura igaro ziren.

Txapel bila jokaturiko partidan, Koldo Sulibarriak eta Angel Camerok (hau Juan Carlos Ruiz de Gaunaren ordezkoa finalean azken orduko konpromisoagatik) beren trebetasun guztiak jokoan jarri eta lehia estuaren ondoren mendean hartu zituzten Joxan Etxaniz eta Javier Mitxelena (Betelu).  Lau finalistak izango dira DAD Kutxa-ren ordezkariak aurten Bilbon jokatuko den Kutxen arteko Txapelketan.

Urtero bezala, txapelketa-bukaerako afari jendetsuan garaikurrak eman ziren; ondoren, ohiko Txapelketa Lasterra, 14 bikotek hartu zutelarik parte. Guztiek eraman zuten sari “gastronomikoa” jenerotan, eta  Joxan eta Betelu irabazleek (arratsalde/gau ikusgarria burutu ondoren) Jabugoko urdaiazpiko beso iberiko bana.

Txapelketako azken palmares edo zerrenda honako hau izan zen:

Lehiaketa erregularra:

  • Txapeldunak: Kodo Sulibarria, Juan Carlos Ruiz de Gauna eta Angel Camero
  • Txapeldunordeak: Joxan Etxaniz eta Javier Mitxelena
  • Hirugarren sailkatuak: Mauri Lopez Etxeberria eta Txuri (Juan Antonio Blanco)
  • Laugarren sailkatuak: Mitxel Alonso eta Xabier Unanue

Lehiaketa Lasterra:

  • Txapeldunak: Joxan eta Betelu
  • Bigarrenak: Jose Manuel Saez eta Fermin Aliaga

Faseko txapeldun gisa beren garaikurrak eraman zituztenak:

  • Pedro García eta Iñaki Luján
  • Carlos Beristain eta Ignacio Zulaika
  • Mikel Izagirre eta Juan Martinez
  • Juan Carlos Ruiz de Gauna eta Koldo Sulibarria

Biziki eskertzen diegu parte-hartzaile guztiei Ibaetako establezimenduan bizi izan den giro jatorra, lehiaketaren hasieratik amaieraraino. Hori da musak duena. Gozatu egiten duzu eta gainera irabazten baduzu… sekulakoa! DAD Kutxako lankideak animatzen ditugu datorren urtean maiatzeko arratsaldeetan tarte bat hartu (jada ez baita arratsaldeetan lan egin beharrik) eta apunta daitezen txapelketa alai, dibertigarri eta ezustekoz bete hau bizitzeko. “Harrobiaren” parte-hartzea falta da eta, jakina, beren antze edo arteak erakutsiko dituzten neska gehiagorena ere bai.

Publicado en mus

GIPUZKOA-CAMPEONATO DE MUS – DAD – 2017 MUS-TXAPELKETA –

Pares sí!!”, suelta el que va de mano haciendo énfasis en la “i”.  “Hermosos”, contesta el segundo con un amago de sonrisa en la boca.  “Para triunfar”, dice el tercero queriendo meter el miedo a la tropa. El cuarto mira fijamente sus cartas y con la mayor seriedad del mundo remata:   “Enbido a chica”.

Lo vi hace unos días, en un remake del inicio de la serie televisiva “Allí abajo”, y me partía con el primo (nacido en Hendaia pero criado en la Rioja) del doctor Intxaustegi, cuando con su cara de inocencia se cargaba, de un plumazo, toda la tensión acumulada alrededor de un tapete y la concentración de los otros tres muslaris que le acompañaban.

… y es que ya tenemos aquí, como todos los años, el suelte de adrenalina que sólo cuesta lo que tome el contrario y eso, si pierdes. No hay tratamiento más barato y efectivo para tanto complejo y preocupación que nos rodea. Ni yoga, ni nosequeterapia, ni plantas medicinales, ni loquero a sueldo. Una buena sesión a 4 u 8 reyes, y problemas y depresiones quedan abandonados.

Si además ganas, puedes empezar por tomarte unas rondas gratis y acabar representando a los giputxis en terreno bizkaino, en el Campeonato  Intercajas de este 2017.  Qué más se puede pedir!!  De la mesa al cielo, a revalidar el Campeonato conseguido el pasado año en Murcia y a vengar la derrota de los txuriurdin!!

Empezaremos, en principio, el 24 de Abril (olvidadas semanas santa y de pascua) a dar guerra (pero de la buena) y le daremos pasaporte el 26 de Mayo, tras finales, cena de confraternización y campeonato relámpago (que cada vez tiene más adeptos y premios). Si obligaciones de distinto tipo y catadura te han impedido apuntarte a la competición regular, no es óbice para que no te apuntes a la pitanza de clausura y posterior torneo del KO. Si vienes emparejado, bien, y si no, haremos de Celestinos.

Con este futuro incierto que nos acompaña, va a ser una ocasión especial para juntarnos (que a muchos ya no les vemos el pelo y otros estamos muy ocupados), cabrearnos, hacer unas risas, echar un pelotazo, acordarnos de doña suerte y además…jugar al mus!!. Os animamos efusivamente a que participéis en él.

Con objeto de que en el campeonato participe el mayor número de asociados, se han concretado 9 zonas de residencia (o la que mejor te venga, que no han de ser las de lugar de cumplimiento laboral), cuyas cabeceras serán las siguientes poblaciones: AZPEITIA, BEASAIN, EIBAR, IRUN, ARRASATE, RENTERIA, DONOSTIA, TOLOSA y ZARAUTZ. Queremos hacer constar que, para que dichas zonas puedan formarse, será imprescindible que se inscriban en las mismas un mínimo de 5 parejas por cada zona, con objeto de que formen su propio grupo. En caso contrario, es decir, que no se inscriba el número mínimo de parejas, las parejas inscritas en esa zona, pasarán a formar parte del grupo o grupos que se formen en la zona más próxima a la que se hubieran inscrito.  Animamos a los más alejados a que formen grupo en su zona, queden un día para darse un “homenaje”, y entre comida y cena jueguen las partidas que haga falta y nos envíen a Donosti (que tampoco está tan lejos) a las dos mejores parejas.

Por supuesto, no hace falta decir que a este deporte no se puede apuntar quien quiera. Si eres joven y además mujer, olvídate.  Qué coño, ya lo decía el mismo primo riojano del Intxaustegi en otro momento de la serie: “este juego, como para jubilados y sosos, no?

El campeonato se jugará por el sistema de liga a una sola vuelta y las bases que  lo regirán, se comunicarán oportunamente a todos los participantes en el mismo.

Se os avisará oportunamente del lugar, fecha y hora de las partidas.  En cuanto a horario, por supuesto, nos ajustaremos  a las distintas circunstancias laborales que lo determinen.

Si estás interesado en participar envía un correo electrónico a Mitxel Alonso (mitxelalonso@gmail.com) indicando los siguientes datos:

  •  Nombres y apellidos de la pareja
  • Nº de oficina/departamento o estado laboral (prejubilado-jubilado u otros por el estilo)
  • Teléfonos de contacto / Teléfono móvil
  • Zona en la que vais a participar
  • Dirección de email donde quieres recibir las comunicaciones.

Es muy importante que indiquéis nº de teléfono y email. Todas las comunicaciones os las haremos por estos medios (fundamentalmente por el correo electrónico).

Si estás interesado en participar y no tienes pareja, manda la inscripción con tu nombre y procuraremos emparejarte.

Último día de inscripciones : 12 de Abril (No lo dejéis para el último día, por favor).

También os recordamos que las 2 parejas finalistas de este Campeonato representarán a DAD-Kutxa en el XXX Campeonato Inter-Cajas ACRECA de Mus que se celebrará en BILBO del 5 al 8 de Octubre de este año.

Para cualquier consulta no dudéis en dirigiros a Mitxel Alonso (mitxelalonso@gmail.com)

ANTOLAKUNTZA / LA ORGANIZACION

“Pareak bai!!!”, botatzen du eskutik doanak “i” hori azpimarratuz.  “Ederrak”, erantzuten du bigarrenak irribarre txiki batekin ezpainetan.  “Triunforako” botatzen du hirugarrenak jendeari beldurra sartu nahian. Laugarrenak zorrotz begiratu bere kartei eta serio demonio esaten du: “Enbido txikira”.

Duela egun batzuk ikusi nuen, “Allí abajo” telesaioaren hasierako remake batean, eta Intxaustegi doktorearen lehengusuarekin (Hendaian jaioa baina Errioxan hazia) barrez lehertzen nintzen, bere inuzente-aurpegiaz, kolpean, tapetearen inguruan metaturiko tentsio guztia desegiten baitzuen, baita harekin zeuden beste hiru muslarien kontzentrazioa ere.

… Izan ere, hemen dugu, urtero bezala, adrenalina botatzeko aukera, eta aurkariak hartzen duena bakarrik kostako zaigu, eta hori, galtzen badugu. Ez dago tratamendu merkeago eta eraginkorragorik inguratzen gaituzten konplexu eta kezka guztiak konpontzeko. Ez yogarik, ez nolahalakoterapiarik, ez sendabelarrik, ez soldatapeko erozainik. Saio on bat 4 edo 8 erregetara, eta kito arazo eta depresio guztiak!

Gainera, irabazten baduzu, trago batzuk doan hartuko dituzu eta bizkaitarren lurraldean giputzen ordezkari izaten amaitu dezakezu 2017ko Kutxen arteko Txapelketan. Ezin da gehiago eskatu!!!  Mahaitik zerura, iaz Murtzian lorturiko Txapelketa berrestera eta txuri-urdinen porrotagatik mendeku hartzera!!!

Printzipioz (aste santua eta pazko astea igarota) apirilaren 24an hasiko gara gerra (baina ona) ematen, eta maiatzaren 26an bukatuko dugu, finalak jokatu, lagunarteko afaria egin eta (gero eta jarraitzaile eta sari gehiago dituen) txapelketa lasterraren ondoren. Era eta mota guztietako eginbeharrek ohiko lehiaketan parte hartzea eragozten badizute, hori ez da oztopo bukaerako otordurako eta ondorengo KO lehiaketarako izena emateko. Bikotearekin etortzen bazara ondo, eta bestela, guk egingo dizugu bitartekari-lana.

Bizi dugun ziurtasun gutxiko egoera honetan, aukera berezia dugu elkartzeko (batzuk ikusi ere ez ditugu egiten eta beste batzuk oso lanpeturik gabiltza), amorratzeko, barre egiteko, trago bat hartzeko, zorion andereaz gogoratu eta gainera… musean jokatzeko! Bihotz-bihotzez animatzen zaituztegu bertan parte hartzera!

Txapelketan ahalik eta bazkiderik gehienek parte hartu ahal izateko, 9 eskualdetan banatu da antolaketa (eta bakoitzak ongien datorkion eskualdean har dezake parte, ez nahitaez lan egiten duen horretan); eskualde-buruak honako herri hauek izango dira: AZPEITIA, BEASAIN, EIBAR, IRUN, ARRASATE, ERRENTERIA, DONOSTIA, TOLOSA eta ZARAUTZ. Agertarazi nahi dugu, zonalde horiek eratu ahal izateko, ezinbestekoa izango dela gutxienez eskualde bakoitzeko 5 bikotek izena ematea, bakoitzak bere taldea osatzeko helburuarekin. Bestela, hau da, gutxieneko bikote kopuru hori ez bada biltzen, eskualde horretan izena emandako bikoteak beraiengandik hurbilen dagoen eskualdean eraturiko taldera edo taldeetara igaroko dira. Urrutien daudenak beren eskualdean taldea osatzera animatzen ditugu, egun batean elkartu beren buruari “omenaldi” bat egiteko, eta bazkari eta afari artean joka ditzatela beharrezko partidak eta bidal diezazkigutela Donostiara (ez dago hain urrun-eta) bi bikoterik onenak.

Jakina, esan beharrik ez dago kirol honetarako ezin duela izena eman edozeinek. Gaztea bazara eta gainera emakumea, ahaztu!  Zer arraio!, garbi esaten zuen Intxaustegiren Errioxako lehengusu berak serieko beste une batean: “joko hau… erretiratu eta motel samarrentzat bezalakoa da, ezta?”

Txapelketa itzuli bakarreko liga gisa jokatuko da eta arautuko duten oinarriak bere garaian jakinaraziko zaizkie bertan parte hartzen duten guztiei.

Dagokion garaian jakinaraziko zaizkizue partiden lekua, eguna eta ordua.  Ordutegiari dagokionez, noski, lan-zirkunstantziak kontuan izango dira eta horietara egokituko gara.

Parte hartzeko interesa baldin baduzu, bidali mezu elektronikoa Mitxel Alonso-ri (mitxelalonso@gmail.com) honako datu hauek emanez:

  • Bikotearen izen-abizenak
  • Bulego edo sailaren zenbakia, eta lan-egoera (aurretiko erretiratu, erretiratu edo antzekoak)
  • Harremanetarako telefonoak / Telefono mugikorra
  • Zein eskualdetan parte hartuko duzuen
  • Jakinarazpenak jasotzeko helbide elektronikoa.

Oso garrantzitsua da telefono-zenbakia eta helbide elektronikoa ematea. Jakinarazpen guztiak bide hauetatik egingo dizkizuegu (batez ere, posta elektronikoz).

Parte hartzeko interesa baldin baduzu eta bikoterik ez baduzu, bidali zeure izena eta saiatuko gara bikote-kidea bilatzen.

Izena emateko azken eguna: Apirilaren 12a (mesedez, ez utzi azken egunerako; mila esker!

Baita ere adierazten dizuegu Txapelketa honetako 2 bikote finalistak DAD-Kutxaren ordezkari izango direla  Kutxen arteko XXX. ACRECA Mus Txapelketan: aurten Bilbon izango da urriaren 5etik 8ra.

Txapelketarekin zerikusia duen edozein kontsulta egiteko jo ezazue Mitxel Alonso-rengana, zehazki bere helbide elektronikora (mitxelalonso@gmail.com).

Publicado en mus

MUS : Agur Jose Mari eta Juanjo !!

mus3

Nuestros compañeros que han participado en el reciente campeonato de Mus intercajas de ACRECA se han traído desde tierras de Murcia el Premio al Campeón por equipos. Lo desarrollaremos en otro Post que seguirá  a éste, pero en este momento queremos, desde  DAD y el Mus (en particular) dedicar este trofeo, empañado por las lágrimas, a dos compañeros que han fallecido en los últimos días: Jose Mari Arbelaiz y Juanjo Escribano.

Se han ido dos asociados, dos AMIGOS, pero el capital humano que hemos perdido es inmenso e irreparable.

Ambos, han tenido mucha relación con el MUS.

Jose Mari, la eterna sonrisa, en los ojos y en la boca, en la victoria y en la derrota. La calidad humana personalizada. Nunca una palabra más alta que la otra (salvo para cantar, su eterna afición).

En  la Zona de Rentería, todos los años, celebran su fase preliminar al Campeonato de Mus interno, en una comida, donde tras la manduca, la confraternización,  la alegría de reencontrarse con amigos/compañeros en descanso o en activo, los cánticos,… dirimen, entre risas y cubatas, qué dos parejas van a representar a la Zona en la fase siguiente. Siempre llegaban dos bikotes clasificados, la pareja Jose Mari y Jose Cruz (un abrazo Jose Cruz!!!) y otra pareja (que iba cambiando de participantes).

Este año, para variar, se repitió la tradición. Todavía recuerdo la tarde del pasado mes de Mayo en que Jose Mari y Jose Cruz, llegaron tarde (algo raro en ellos), porque el coche se les había estropeado en la variante y les había dejado tirados. Ni en este momento, faltó la sonrisa en la cara de Jose Mari, ni cuando tuvieron que sentarse frente a sus rivales, ni cuándo (creo recordar que perdieron aquella partida) dieron la mano a sus contrincantes.

Por otra parte, Juanjo,  muy ligado al ajedrez,  derramaba generosidad y un apoyo incondicional. Para el último Campeonato de Mus intercajas  ACRECA que se desarrolló en Donosti, hace cuatro años, le solicitamos la adaptación, al Torneo de Mus,  del programa informático que utilizaban para el desarrollo de las partidas de ajedrez. No sólo se involucró, inmediata y altruistamente, en ello (lo que le supuso horas y horas de trabajo previo en su casa) sino que a la hora de celebrarse la Competición,  participó como Juez Arbitro del Torneo, pasando tantas o más horas, alrededor de los naipes, que los participantes y sin poder jugar. Cuando se acababa cada ronda de partidas (a veces se alargaban tediosamente) allí estaba, sonriente y socarrón, desde el fondo de sus barbas, para introducir resultados al sistema, reclasificar a los participantes, proponer nuevas partidas…y hacer comentarios alegres y animosos. Un ejemplo de persona.

Desde esta sección de Mus, además de lanzar este recuerdo y solidaridad con todos sus familiares y amigos, queremos anunciar que, en homenaje a ambos y queriendo recoger  y plasmar su forma de ser,  a partir del próximo campeonato interno de Mus, que se celebrará, entre Mayo y Junio del año que viene, se va a lanzar el Premio a la Calidad Humana dentro de la Competición. En la cena de clausura, además de los premios para los ganadores, habrá una distinción, que premie y signifique en una persona estos valores, decidida por el resto de participantes.

Ha sido enriquecedor y una gran suerte, Jose Mari y Juanjo, el haberos conocido !!!!

Xabier Unanue – Delegado de Mus

escribano jose-ma-arbelaiz-mitxelena

Duela gutxi, Kutxen arteko Mus txapelketan parte hartu duten gure lankideek taldekako Txapeldunari ematen zaion Saria ekarri dute Murtziatik. Honen ondorengo beste post batean garatuko dugu hori, baina orain DADetik eta Musetik (bereziki), garaikur hau, malkoz bustia, azkenaldian zendu diren bi lankideri ─Jose Mari Arbelaiz eta Juanjo Escribanori─ eskaini nahi diegu.

Bi bazkide, bi ADISKIDE, joan zaizkigu, baina galdu dugun giza kapitala ikaragarria eta ordezkaezina da.

Biek harreman handia izan zuten MUSarekin.

Jose Marik, irabazi nahiz galdu, beti zuen irribarrea begietan eta ezpainetan. Giza kalitatea hezurmamituta. Sekula ez hitz bat bestea baino ozenagoa (abesteko, haren betiko zaletasunerako, izan ezik).

Errenteria aldean, barruko Mus Txapelketaren atariko fasea egiten dute urtero, eta bapo bazkaldu ondoren, eta lagunartean, erretiroan edo jardunean dauden adiskide/lankideekin berriz elkartzearen alaitasunean, kantu kantari… barre-algara eta kubata artean hurrengo fasean Eskualdeko ordezkaria zein bikote izango den erabakitzen dute. Beti bi bikote iristen ziren sailkatuta, Jose Mari eta Jose Cruz bikotea (besarkada bat, Jose Cruz!!!) eta beste bikote bat (parte-hartzailez aldatuz joaten zena).

Aurten, aldatzeko edo, betikoa errepikatu zen. Oraindik gogoan dut joan zen maiatzeko arratsalde batean Jose Mari eta Jose Cruz berandu iritsi zirela (ezohikoa haien kasuan), autoak saihesbidean matxuratu eta hantxe utzi zituelako. Orduan ere ez zen desagertu irribarrea Jose Mariren aurpegitik, ezta aurkarien aurrean eseri behar izan zutenean ere, ezta (eta uste dut partida hura galdu egin zutela) aurkariei bostekoa eman zietenean ere.

Bestalde, Juanjo, xakeari oso lotua, eskuzabala eta baldintzarik gabeko laguntzailea zen. Donostian egin zen Kutxen arteko azken Mus Txapelketarako, duela lau edo bost urte, xake-partidak garatzeko erabiltzen zuten programa informatikoa Mus Txapelketara egokitzeko eskatu genion. Berehala eta altruismo handiz inplikatu zen horretan (orduak eta orduak sartu behar izan zituen etxean lanean) eta Lehiaketa jokatzeko garaian, Txapelketako Arbitro Epaile gisa hartu zuen parte, karten inguruan jokalariek beste ordu edo gehiago eginez, baina berak jokatzeko aukerarik gabe. Partida-txanda bakoitza amaitzen zenean (batzuetan era aspergarrian luzatzen ziren) han egoten zen bera, irri maltzurrez, bizarraren atzean, sisteman emaitzak sartzeko prest, parte-hartzaileak berriz sailkatzeko, partida berriak proposatzeko… eta adierazpen alai eta txinpartatsuak egiteko. Benetan eredugarria.

Mus atal honetatik, beraien senide eta adiskide guztientzako oroitzapen eta elkartasunezko mezu honetaz gain, iragarri nahi dugu, bientzako omenaldi gisa eta haien izateko era jaso eta gauzatzeko, hurrengo Mus barne-txapelketatik aurrera –eta hori datorren urteko maiatz eta ekain artean izango da─, Giza Kalitatearentzako Saria izango dela Lehiaketaren barruan. Bukaerako afariak, irabazleentzako sariez gain, sari berezi bat izango da, balio hauek pertsona batengan saritu eta nabarmenduko dituena, gainerako parte-hartzaileen erabakiz.

Benetan aberasgarria eta zorte handia izan da, Jose Mari eta Juanjo, zuek ezagutu izana !!!

Xabier Unanue – Arduraduna

Publicado en mus

NOTICIAS DEL CAMPEONATO DE MUS – MUS TXAPELKETA BERRIAK

24 parejas divididas en 4 grupos iniciaron el pasado 2 de Mayo el Campeonato de Mus interno de la DAD.

Tras duras batallas, la mitad, 12 bikotes, pasaron a la segunda fase, repartidos en dos grupos de 6 parejas cada uno de los que se clasificaban las dos primeras para jugar las semifinales.

A lo largo del mes de Mayo, se fueron sucediendo los órdagos, envites, cañas de cerveza, cubatas y alguna tila,  en un inmejorable ambiente, en el bar restaurante Aratz de Ibaeta.

El 27 de Mayo, viernes,  y a la taurina hora de las 5 tarde, 8 morlacos bien presentados y afeitados se plantaron delante del tapete para disputar las semifinales del torneo. Alguna de ellas más dura que la otra, dió paso, a las dos parejas que mejor dominaron sus nervios (y que más carta vieron, también hay que decirlo), a la vibrante final del campeonato de este año.

En la partida por las txapelas, Carlos Beristain e Ignacio Zulaica pusieron en liza todas sus habilidades y tras competida pugna se impusieron a Juan Mari Antía y Jesus Perez Brisimiri, campeones del año anterior.  Así pues, las txapelas se fueron para Zarautz y los 4 finalistas representarán a DAD Kutxa en el Campeonato Inter Cajas a celebrar en Murcia este año.

Como todos los años, una concurrida cena de fin de campeonato y de entrega de trofeos, dio paso al habitual Torneo Relámpago en el que participaron 14 duetos. Todos se llevaron su premio “gastronómico” en especie, y los ganadores  Mikel Izaguirre y Juan Martínez sus dos respectivas paletas de jamón ibérico de jabugo.

El palmarés final del certamen quedó de la siguiente manera:

Torneo Regular:

  • Campeones: Carlos Beristaín e Ignacio Zulaica IMG_20160527_231351(1)
  • Sub campeones: Juan Mari Antía y Jesus Perez Brisimiri  IMG_20160527_231231
  • Terceros clasificados: Mitxel Alonso y Xabier Unanue IMG_20160527_231134
  • Cuartos clasificados: Koldo Sulibarría, Juan Carlos Ruiz de Gauna e Iñaki Zabala (que jugó la segunda fase y partidas finales por imposibilidad de asistencia de Juan Carlos.IMG_20160527_231048

Torneo Relámpago:

  • Txapeldunas: Mikel Izaguirre y Juan Martinez
  • Bigarrenak: Juan Mari Antía y Jesus Perez Brisimiri

Como campeones de fase también se llevaron sus trofeos:

  • Juan I. Flores – Juanjo Etxaniz
  • Carlos Beristain – Ignacio Zulaica
  • Javier Mitxelena (Betelu) – Joxan Etxaniz
  • Iñaki Zapirain – Josemari Ibarguren

 Agradecemos a todos los participantes, el formidable ambiente que se ha vivido en el establecimiento de Ibaeta, desde el principio del torneo hasta su colofón. Es lo que tiene el mus. Disfrutas y si además ganas…ya es la releche. Animamos a los compañeros  de la DAD de Kutxa a que dejen un hueco en las tardes de Mayo (ya no hay que hacer tardes ) del próximo año y se apunten a un campeonato alegre, divertido y con sorpresas. Se echa en falta la participación de la “cantera” y como no, de más neskas que saquen sus artes a relucir.

Joan zen maiatzaren 2an 24 bikotek, 4 taldetan banatuta, hasi zuten DAD barneko Mus Txapelketa.

Borroka gogorren ondoren, erdiak ─12 bikote, alegia─ igaro ziren bigarren fasera, seina bikoteko bi taldetan banatuta, finalerdiak jokatzeko lehenengo bi tokitan sailkatzen zirenetako bakoitza.

Maiatzean, hordagoak eta enbidoak etorri ziren bata bestearen atzetik, garagardoak, kubatak eta ezki-ur edo tilaren bat, giro hobezinean, Ibaietako Aratz taberna jatetxean.

Maiatzaren 27an, ostirala, zezenketa-orduan, arratsaldeko 5etan, 8 zezen, ongi aurkeztuak eta adar-puntak moztuta, tapetearen aurrean jarri ziren lehiaketako finalerdiak jokatzeko. Batzuk gogorragoak besteak bigunagoak, azkenean, kirioak ongien kontrolatu zituzten (eta dena esateko, karta hobeak izan zituzten) bi bikoteak igaro ziren aurtengo txapelketako final distiratsura.

Txapel bila jokatutako norgehiagokan, Carlos Beristainek eta Ignacio Zulaikak, beren trebetasun guztiak jokoan jarri eta lehia estuaren ondoren, Juan Mari Antia eta Jesus Perez Brisimiri, iazko txapeldunak, mendean hartu zituzten.  Honela, txapelak Zarautzera joan ziren eta 4 finalistak izango dira DAD Kutxaren ordezkariak aurten Murtzian jokatuko den Kutxen arteko Txapelketan.

Urtero bezala, txapelketa-bukaerako afari jendetsua egin eta trofeoak banatu ondoren, ohiko Txapelketa Azkarra jokatu zen, 14 duetoren parte-hartzearekin. Guztiek eraman zuten beren sari “gastronomikoa” jenerotan, eta Mikel Izagirre eta Juan Martínez irabazleek Jabugo urdaiazpiko iberikoaren beso bana.

Txapelketako azken sari-zerrenda honela geratu zen:

Ohiko Txapelketa:

  • Txapeldunak: Carlos Beristain eta Ignacio Zulaika IMG_20160527_231351(1)
  • Txapeldunordeak: Juan Mari Antia eta Jesus Perez Brisimiri IMG_20160527_231231
  • Hirugarren sailkatuak: Mitxel Alonso eta Xabier Unanue IMG_20160527_231134
  • Laugarren sailkatuak: Koldo Sulibarria, Juan Carlos Ruiz de Gauna eta Iñaki Zabala (honek bigarren fasea eta azken partidak jokatu zituen, Juan Carlos ezin izan zen bertaratu eta). IMG_20160527_231048Txapelketa Azkarra:
  • Txapeldunak: Mikel Izagirre eta Juan Martinez
  • Bigarrenak: Juan Mari Antia eta Jesus Perez Brisimiri

Faseko txapeldun gisa, hauek ere izan zituzten beren trofeoak:

  • Juan I. Flores – Juanjo Etxaniz
  • Carlos Beristain – Ignacio Zulaika
  • Javier Mitxelena (Betelu) – Joxan Etxaniz
  • Iñaki Zapirain – Josemari Ibarguren

 

Parte-hartzaile guztiei eskertzen diegu Ibaietako establezimenduan bizi izan den giro zoragarria, txapelketaren hasieratik amaierara arte. Hori da mus-jokoak duen gauzarik ederrenetakoa: beti gozatzen duzu eta, gainera, irabazten baduzu… ezin gehiago eskatu! Beraz, Kutxako DAD lankideak animatzen ditugu datorren urteko maiatzeko arratsaldeetan tartetxo bat libre uztera (dagoeneko ez dago arratsaldeetan lan egin beharrik), eta eman dezatela izena alaia, dibertigarria eta ezustekoz betea den txapelketa honetarako. Hutsuneren bat aipatzekotan, “harrobiaren” parte-hartzea falta izan da eta, jakina, beren trebetasuna erakutsiko duten neska gehiagorena ere bai!

Publicado en mus

3.Clasificados XXVII Campeonato ACRECA MUS-Alicante

El equipo de DAD-kutxa hemos conseguido el TERCER puesto por equipos en el XXVII Campeonato de MUS ACRECA celebrado en Alicante del 21 al 24 de Mayo.

1. Club CAM (Caja Mediterráneo)

2. Asoc. Sagrada Familia CAJASUR

3. DAD-Kutxa

XVII MUS ACRECA 037

De izquierda a derecha – ezkerretik eskubira :

Mitxel Alonso, Xabier Unanue, Jesús Pérez Brisimiri, Mauri López Echeverría, Eli Argandoña, José Manuel Goenaga.

DAD-Kutxako taldea hirugarren sailkapena lortu dugu, Alicanten, ACRECAko XXVII Mus Txapelketan maiatzaren 21etik 24,ra.

XVII MUS ACRECA 034

CAMPEONATO MUS 2015-eko MUS TXAPELKETA

20150508_19450725 parejas han tomado parte en el mes de abril y mayo en el Torneo de Mus 2015 de la DAD.

El 8 de mayo se disputaron las finales quedando así la clasificación final :

CAMPEONES : Juan Mari Antía – Jesús Pérez Brisimiri

SUBCAMPEONES : Iñaki Zabala – José Manuel Goenaga

TERCEROS : Iñaki Luján – Pedro García Labayen

CUARTOS : Iker Alzate – Iñaki Garmendia

Las parejas campeona y subcampeona tomarán parte en el XXVII Campeonato ACRECA de Mus que se disputará en Alicante del 21 al 24 de Mayo.

Para leer la crónica completa del campeonato, HAZ “CLIC” AQUI

20150508_18413520150508_18304720150508_18390920150508_173403

25 bikotek parte-hartu dute apirila eta maiatzean jokatu den DAD-ren Mus Txapelketan.

Maiatzak 8an jokaturiko finalen ondoren, hau izan da azken sailkapena:

TXAPELDUNAK: Juan Mari Antia – Jesus Perez Brisimiri

TXAPELDUNORDEAK:  Iñaki Zabala – Jose Manuel Goenaga

HIRUGARRENAK: Iñaki Lujan – Pedro Garcia Labayen

LAUGARRENAK: Iñaki Garmendia – Iker Alzate

 Bikote txapeldun eta txapeldunordeak parte-hartuko dute maiatzaren 21tik 24ra Alacant-en jokatuko den XXVII. Kutxen Arteko Txapelketan.

 Txapelketaren kronika osoa irakurtzeko, EGIN “CLIC” HEMEN

Publicado en mus