Probaren kronika / Crónica 81 Travesía Nado Club Deportivo Bilbao 2023

Joan den larunbatean, maiatzaren 27an, astroen bateratzea gertatu zen itsasoan igeri egiteko. Egun eguzkitsua eta hego-haize arina. Kantauri itsasoan berezkoa den hondoko olatu txikia. Gorlizko badia ederra eta 350 igerilari munduko igerilari-elitearekin lehiatzeko irrikaz (komentarista bilbotarraren arabera). DADeko igeriketa-atalarentzat lehiaketa hau mugarri bat zen. Lehenengo aldiz parte hartzen genuen Bizkaiko uretan antolatutako batean, normalean Gipuzkoan lehiatzen delako. Proban, neoprenozko jantzia erabiltzea baimenduta zegoen (eta gomendatu ere egiten zen) uraren tenperaturagatik (± 17º). Beste kontu bat zen proba 12:00etan hasten zela eta airearen tenperatura 26ºkoa zela. Eguzkitan, neoprenozko traje bat gorputzari estu-estu itsatsita janztea…  gogorra, ezta? Ziur asko entzungo zenuten zein garrantzitsua den itsasoan igeriketa-lehiaketa batean jarraitu beharreko taktika. Dena gezurra! Burua ur azpian sartu besterik ez da egin behar, eta buiek markatzen duten irudizko lerro bati jarraituz besakadak eman deabruak hartuta bezala. Buia gehiago ez dagoenean… KORRI! (berriro deabruak hartuta bezala) helmugaraino, biraren batean hankak galdu dituzula pentsarazten dizun hondarretan aurrera.    

Argazkian, igerilari-taldea proba amaitu ondoren. Ezkerretik eskuinera: Elena Hidalgo (ohiko lankide igerilaria) Aimar Uribe Arnaiz (DAD Bizkaia) Luis María López Rey (DAD Bizkaia) Gerardo Cangas Ezkerra (DAD Bizkaia) Juan María Castro Sánchez (DAD Gipuzkoa) Maripi del Cid Cuétara (DAD Gipuzkoa) Laura Ciriza Vazquez (ohiko lankide igerilaria.) Batzuek beste batzuek baino hobeto egiten dute. Sailkapen-taulan ikus dezakezue nor jaio den igeri egiteko eta nor igerian dibertitzeko. Argazkiaren ondoren, bazkaria. Eta bazkaritan, badakizue, ahoa berotzen da… eta hurrengo zeharkaldia finkatu genuen: “Flysch Beltza”. Egia esan, beldur pixka bat ematen du. Jakinaren gainean edukiko zaituztegu.    
El pasado sábado 27 de mayo tuvo lugar una conjunción astral para nadar en el mar. Día soleado y ligero viento Sur. Pequeña ola de fondo propia del Cantábrico. Una bahía de Gorliz preciosa y 350 nadadores ilusionados por competir junto a la élite mundial de la natación (según el comentarista bilbaíno). Para la sección de natación  de la DAD esta competición marcaba un hito. El ser la primera desarrollada en aguas de Bizkaia en la que se participaba porque habitualmente se compite en Gipuzkoa. En la prueba estaba permitido (y se aconsejaba) el uso del traje de neopreno debido a la temperatura del agua (±17º). Otro tema era que la prueba comenzaba a las 12:00h. y la temperatura del aire estaba a 26º. A pleno sol, el ponerse un traje de neopreno pegadito, muy pegadito …  es duro ¿eh? Seguro que habréis oído hablar de lo importante que resulta la táctica a seguir en una competición de natación en el mar. Todo mentira. Sólo hay que meter la cabeza bajo el agua y bracear como un poseso siguiendo una línea imaginaria que marcan las boyas. Cuando no hay más boyas … ¡CORRE! (otra vez como un poseso) hasta la línea de meta por una arena que te hace pensar que has perdido las piernas en algún giro.
   
En la foto, grupo de nadadores después al terminar la prueba. De izq. a dcha.: Elena Hidalgo (compañera nadadora habitual) Aimar Uribe Arnaiz (DAD Bizkaia) Luis María López Rey (DAD Bizkaia) Gerardo Cangas Ezkerra (DAD Bizkaia) Juan María Castro Sánchez (DAD Gipuzkoa) Maripi del Cid Cuétara (DAD Gipuzkoa) Laura Ciriza Vazquez (compañera nadadora habitual). Unos y unas lo hacen mejor que otros y otras. Podéis ver en la tabla de clasificaciones quienes han nacido para nadar y quienes para divertirse nadando. Tras la foto, comida. Y durante la comida se encienden los ánimos y ya fijamos la próxima travesía “Flysch Beltza”. La verdad es que no suena nada bien. Os mantendremos informados.    

II Travesía a Nado InterCajas en MANILVA (Málaga) / Kutxen arteko II. Igeriketa Zeharkaldia

ACRECA (Manilva 2023) Kirol Astearen barruan Kutxen Arteko II. Igeriketa Zeharkaldia egingo da. ACRECAk eskatuta, Esteponako Igeriketa Klubak (CNE) antolatzen duen zeharkaldia da.   (www.acreca.org)

1.- Proba urriaren 12an hasiko da, goizeko 11:00etan, San Luis de Sabinillasko hondartzan. Itsaso txarra gertatzen bada, beste leku batean izango da.  
2.- 2.800 m seinaleztatu dira. Neoprenoa erabiltzea gomendatzen da. Zenbakidun txanoa identifikatzailea izango da.  
3.- ACRECA igerilariok parte hartuko dugu Esteponako Igeriketa Klubeko igerilariekin batera. Haien parte-hartzea motibazio bikaina da.  
5.- Osasun-teknikariak dituen anbulantzia bat prest izango da, hondartzako edozein tokitatik ondo ikus daitekeen aparkalekuan kokatuta. Igerilari guztiak estaliko dituen aseguru bat ere kontratatuko da.  
6.- Esteponako Igeriketa Klubaren eta Club Paddle Surf Manilva-ren ardura dira azpiegitura (kabinak, dutxak…), antolaketa, kontrola, kronometrajea eta segurtasun-laguntza.
7.- Proba amaitzean edari, barratxo energetiko eta frutaz hornituko da.  
8.- 14:00etan lagunarteko bazkaria eta trofeoak ematea.  

OHARRA: Esteponako Igeriketa Klubak igerilekuan entrenatzen du batez ere eta itsasoko zeharkaldiak kudeatzen ditu. Gazteak itsasora segurtasunez sartzeko materiala behar dute. Probaren aurrekontuko partida bat horretarako erabiltzea da asmoa. Izena emateko e-mail bidali:

Juanmari Castro Sánchez / Igeriketa-ataleko arduraduna
juanmari@castrocid.com
Tfno.656- 41.61.71

Zeharkaldia aitzakia ezin hobea izango da gure lankideekin urrun elkartu eta animatzeko, eta astean zehar egingo diren bisita turistiko eta kulturalez elkarrekin gozatzeko. Laster ikusiko dugu elkar.  
Dentro de la Semana del Deporte ACRECA (Manilva 9-15 octubre 2023) está previsto efectuar la II Travesía a Nado InterCajas. Es una travesía que organiza el Club de Natación de Estepona (CNE) a petición de ACRECA. (www.acreca.org)

1.- La prueba se inicia el 12 de octubre a las 11 de la mañana en la playa de San Luis de Sabinillas. Se cuenta con otra localización en caso de mala mar.  
2.- Son 2.800m. señalizados. Se recomienda el uso de neopreno. El gorro numerado servirá de identificativo.   3.- Vamos a participar nadadores ACRECA junto con nadadores del Club de Natación de Estepona. Su participación es una motivación magnífica.  
5.- Se cuenta con el soporte de una ambulancia con técnicos sanitarios localizada en zona de parking totalmente visible desde cualquier punto de la playa. También se contrata un seguro para la ocasión que cubre a todos los nadadores.  
6.- La infraestructura (cabinas, duchas, …), organización, control, cronometraje y acompañamiento de seguridad corre a cargo del Club de Natación de Estepona y del Club Paddle Sup. de Sabinillas.
7.- Avituallamiento al finalizar la prueba con bebida, barritas energéticas y fruta.   8.- A las 14:00h. comida de confraternidad con la entrega de trofeos.  

NOTA: El Club de Natación de Estepona CNE entrena principalmente en piscina y gestiona la realización de travesías en el mar. Necesitan material para que los jóvenes entren al mar con seguridad. La idea es que una partida del presupuesto de la prueba se destine a este fin.  

Los interesados enviar e-mail a :    
Juanmari Castro Sánchez / Responsable Sección Natación
juanmari@castrocid.com
Tfno.656- 41.61.71

La travesía va a ser el pretexto perfecto para coincidir y animar al resto de nuestros compañeros en las distintas modellidades deportivas y disfrutar juntos de las visitas turístico-culturales que se celebran durante esta semana. Nos vemos.  

81 Travesía Nado en Górliz (Bizkaia) 27 mayo/2023 /maiatzak 27 Igeriketa Zeharkaldia Gorliz´en

Proba hau egiteko data gertu dagoenez, gogorarazten dizuegu parte-hartzaileek posta elektronikoz bidali behar diotela inskripzioaren egiaztagiria DADeko Igeriketa Ataleko arduradunari.

Frogagiria jaso ondoren, egun horretarako proposatutako planari buruzko informazio guztia helaraziko da (garraioa, zeharkaldiaren kontrola igarotzea, janaria eta abar). Helburua: talde sentitzea probaren aurretik eta ondoren. Laster ikusiko dugu elkar.

Juanmari Castro Sánchez / Igeriketa-ataleko arduraduna

juanmari@castrocid.com  Tfno.656- 41.61.71

Estando próxima la fecha de la celebración de esta prueba, se recuerda que los participantes deben hacer llegar por email el justificante de inscripción al responsable de la Sección de Natación de la DAD.

Una ver recibido el justificante se trasladará toda la información referente al plan propuesto para ese día (transporte, paso del control de la travesía, comida, …). El objetivo: sentirnos equipo antes y después de la prueba. Nos vemos.

Juanmari Castro Sánchez / Responsable Sección Natación

juanmari@castrocid.com  Tfno.656- 41.61.71