PADEL ACRECA: Crónica Inter-Cajas en Murcia / Kutxen Arteko XX. ACRECA PADEL Txapelketa Murtzian

Un año más y van…. DAD-Kutxa ha estado ampliamente representada en el torneo Intercajas de Padel de ACRECA, celebrado este año en Murcia, consiguiendo el 4º puesto.

Los compañeros de DAD-Kutxa hicimos parada previa en Benidorm para aclimatarnos a las condiciones del mediterráneo, y tras un breve periplo de entrenamiento llegamos a Murcia dispuestos a mejorar las prestaciones de años pasados, que no era fácil.

en benidorm

En cuanto a nuestra representación, allí nos dirigimos un total de  9 compañeros ya veteranos en estas lides (unos más que otros): Eduardo Benito, Iñaki Tobes, Carlos Losada, Mikel Ezkerra, Patxi Zubiri, Hernán González e Iñigo Barrutia representando al equipo D.A.D Kutxa, y nuestros compañeros Roberto Oria y Juan Luis Jiménez formando parte del equipo DAD-Kutxabank.

equipo global

En la fase de grupos no empezamos con buen pie con una derrota el primer día ante Caja Granada, pero después una contundente victoria ante Sa Nostra y una relativa sorpresa al conseguir ganar a la CAM, unos de los favoritos, nos depararon un cruce de cuartos asequible ante los anfitriones de Caja Murcia.

En cuartos cumplimos los pronósticos y vencimos a los murcianos, para llegar de nuevo a una semifinal de la muerte ante nuestros primos de Caja Sur. Unos cruces poco favorables y alguna lesión provocada por los partidos acumulados nos impidió dar la sorpresa en las semis, quedando clasificados finalmente en 4º lugar tras perder también en la final de consolación ante los compañeros de Unnim.

cena clausura

De la vertiente extra deportiva mejor no hablar. Los años no pasan por los integrantes de nuestro equipo (sobre todo por algunos). Y en lo deportivo llevamos ya varios años rozando el larguero, parece que los próximos años  vamos a jugar en terreno conocido: Córdoba en 2019 y San Sebastián el 2020 que nos tocará organizar.

¿seremos capaces de conseguir por fin el merecido Campeonato?

Eduardo BENITO- Delegado de Pádel

acrecalogogrupos

Aurten ere, eta dagoeneko badira…  D.A.D Kutxa, ordezkaritza zabala izan du Murtzian jokatu den kutxen arteko padel-txapelketan. (4.garren sailkapenean)

Kutxako lagunok aurretik Benidormen geratu ginen Mediterraneoko klimara egokitzeko, eta entrenatzeko periplo labur baten ondoren, Murtziara iritsi ginen, aurreko urteetako markak hobetzeko prest, nahiz eta ez izan gauza erraza.

en benidorm

Gure ordezkaritzari dagokionez, han izan ginen 9 lankide, zeregin hauetan jada beteranoak (batzuk beste batzuk baino gehiago): Eduardo Benito, Iñaki Tobes, Carlos Losada, Mikel Ezkerra, Patxi Zubiri, Hernan González eta Iñigo Barrutia D.A.D Kutxa taldeko ordezkariak, eta Roberto Oria eta Juan Luis Jiménez lankideak Kutxabank taldeko kide gisa.

equipo global

Taldekako fasean ez ginen ongi hasi , lehen egunean Caja Granadaren aurka galdu egin baikenuen, baina gero garaipen argia lortu genuen Sa Nostra-ren kontra, eta nolabait ere ezustekoa izan zen CAM menderatzea, faboritoetako bat baitzen; horrela, final-laurdenetan, bidea ez zitzaigun gehiegi zaildu Caja Murcia-ko anfitrioien aurrean.

Final-laurdenetan iragarpenak bete eta murtziarrak menderatu ondoren, berriro ere hil ala biziko finalerdietara Caja Sur-eko lehengusuen aurrean. Gurutzaketak ez ziren oso onak izan guretzat eta gainera lesioren bat izan genuen metaturiko partidengatik: ezin, beraz, sorpresarik eman finalerdietan, eta azkenean laugarren tokian geratu ginen UNIMeko lankideen kontra ere kontsolamenduko finala galdu ostean.

cena clausura

Kirolez kanpoko gure balentriez, hobe isilik egotea. Urteak ez dira igartzen gure taldekideen, batez ere batzuen, artean :-). Kirol-arloan, berriz, urteak daramatzagu txapela oso gertu ikusten! Datozen urteetan leku ezagunetan jokatuko dugu: 2019an Kordoban eta 2020an Donostian.

Gai izango ote gara azkenean merezitako Txapelketa lortzeko?

Eduardo BENITO – Padel Ordezkaria

 

 

Partidos de PADEL Jolasteko

Desde la DAD nos alegra informaros de este sondeo para ver quiénes de vosotros-as estáis interesados-das en jugar a PÁDEL los viernes de 15:30 a 17:00 HORAS.

El objetivo es acabar la semana disfrutando de este deporte con los/as compañeros/as. Cada viernes participarán 4 personas, y se intentará que el nivel sea similar para disfrutarlo al máximo.

Quienes os apetezca apuntaros, enviad un correo electrónico a:

Xabier Garoña (xabiergaro@hotmail.com) indicando el lugar de preferencia (Mons, Soccer, Padel 4, Trinkete, Tenis de Ondarreta…) y vuestros datos de contacto.

torneig-de-padel-960x720

Atseginez jakinarazten dizuegu DADek galdeketa egingo duela padelean ─ostiraletan, 15:30etik 17:00etara─ jolasteko interesa dutenen artean.

Helburua da, astea bukatzeko, lankideekin kirol hau eginez gozatzea. Ostiral bakoitzean launa (4) pertsonak hartuko dute parte, eta antzeko mailakoak izaten saiatuko gara, ahalik eta ondoen pasatzeko.

Izena eman nahi duzuenok, bidali mezu elektroniko bat hona:
Xabier Garoña (xabiergaro@hotmail.com), eta zehaztu zuen lekurik gogokoena: Mons, Soccer, Padel 4, Trinkete, Ondarretako Tenis-kantxa…

Campeonato DAD-Gipuzkoa de Pádel

Empieza el buen tiempo así que vamos a empezar con el torneo interno de padel de todos los años., esta vez en formato más expres para no alargarnos demasiado.

Seguiremos teniendo las pistas de padel del Real Club de Tenis como base, y el horario de 15:30h a 17:00h como preferencial para jugar. Como los últimos años, los monitores del tenis se ocuparán de la gestión, organización, horarios y resultados del campeonato.

Mandadme un correito a ebenito@kutxabank.es con:

– nombre

– la pareja con la que queréis jugar si es que la tenéis (si no ya os conseguiré)

– si preferís jugar el campeonato o, si estáis empezando, hacer un cursillo para mejorar en este mundillo que acabaréis con un campeonato también el último día.

La idea es empezar ya la semana del 21 de mayo para acabar con la cena habitual en un plazo aproximado de un mes.

Así, que ya sabéis, un correito ya, no lo dejéis para mañana y dentro de nada recibiréis noticias.

¡Un saludo a todos y hasta pronto!

2016-09-23-photo-00001406

Kaixo, padel zaleok!

Hasi da eguraldi ona eta, beraz, urteroko barne-txapelketari ekingo diogu.

Tenis Elkarte Errealeko padel-pistak izango ditugu base gisa, eta jokatzeko lehentasunezko ordutegia 15:30etik 17:00etara artekoa. Azken urteetan bezala, tenis-monitoreak arduratuko dira txapelketaren kudeaketa, antolaketa, ordutegi eta emaitzez.

Bidal iezadazue mezutxo bat (ebenito@kutxabank.es) datu hauekin:

– Izena

– Jokatzeko duzuen bikotekidea, baldin baduzue (bestela, nik lortuko dizuet)

– Txapelketa jokatu nahi duzuen edo, hasten ari bazarete, mundutxo honetan hobetzeko eskola batzuk nahi dituzuen.

Asmoa da hil honen erdian hastea eta ohiko afariarekin amaitzea ekain erdi edo amaieran.

Beraz, badakizue, mezutxo bat bidali, ez utzi biharko, eta berehala izango dituzue albiste gehiago.

Agur bero bat guztioi eta laster arte!

 Eduardo Benito Ramos – Padel ordezkaria

XIX CAMPEONATO ACRECA INTERCAJAS DE PADEL / Plasencia 2017 / KUTXEN ARTEKO XIX. ACRECA PADEL TXAPELKETA

La villa de Plasencia nos esperaba este año para acoger el Campeonato Intercajas anual. Aun sin demasiadas participaciones en su haber, la asociación Virgen de Guadalupe de Caja Extremadura tomó las riendas para organizar el campeonato en la acogedora Plasencia.

plasencia 1

Al contrario que otros años en ciudades más grandes, el estar en una ciudad más reducida nos proporcionó la posibilidad de tener unas amplias instalaciones sólo para nosotros, y el poder interaccionar más con compañeros de todas las asociaciones con los que coincidimos todos los días en las pistas de padel… y de baile.

A destacar además la cercanía de las diferentes instituciones de la ciudad para que nuestra estancia fuera de lo más acogedora (Ayuntamiento y representantes de la asociación de empleados especialmente) con excursiones y actividades de lo más variadas tanto a nivel cultural como culinario.

plasencia 3

En cuanto a nuestra representación, allí nos dirigimos 8 compañeros ya veteranos en estas lides (unos más que otros) a dejar constancia del arte padelero gipuzkoano con 30 grados a la sombra. Pese a la baja del algún jubileta, las parejas Carlos Losada- Iñaki Tobes, Edu Benito – Mikel Ezkerra, Patxi Zubiri – Iñigo Barrutia y Hernán Gonzalez – Roberto Oria dieron el callo una vez más. En la fase previa quedaron segundos del grupo de la muerte tras ganar a Caja Segovia y perder en un ajustado duelo con la CAM (Caja Mediterráneo), a la postre vencedor del torneo, para batir en el cruce de cuartos a Caja Murcia y caer en semifinales contra “nuestros primos” de Cajasur en un último set de un último partido que tuvimos en la mano. La posterior victoria frente a Unnim nos dejó en un meritorio tercer puesto del Campeonato.

plasencia 4

De la vertiente extra deportiva mejor no hablar. Los años no pasan por los integrantes de nuestro equipo, sobre todo por algunos.:-) Y en lo deportivo llevamos ya varios años rozando el larguero, ¿será el año que viene en Murcia donde de una vez por todas consigamos el preciado y merecido Campeonato?

plasencia 2

De pié : Mikel Ezkerra, Iñigo Barrutia, Patxi Zubiri, Hernán González.

Agachados : Carlos Losada, Roberto Oria, Eduardo Benito, Iñaki Tobes.

Eduardo Benito Ramos – Delegado Padel

 

Aurten Plasencia hiria zain genuen Kutxen arteko urteroko Txapelketa jokatzeko. Nahiz eta parte-hartze handiegirik ez izan orain arte, Caja Extremadurako elkarteak hartu zuen ardura txapelketa Plasencia abegitsuan antolatzeko.

plasencia 1

Beste urte batzuetan hiri handiagoetan ez bezala, hiri murritzagoan egoteak aukera eman zigun instalazio zabalak geuretzat bakarrik izateko, eta horrela interakzio handiagoa izateko elkarte guztietako lagunekin, egunero elkartzen baikinen beraiekin padel-pistetan eta… dantzalekuetan.

Gainera, azpimarratzekoa hiriko zenbait erakunderen (bereziki Udalaren eta enplegatuen elkarteko ordezkarien) hurbiltasuna gure egonaldia ahalik eta erosoena izan zedin, txangoak eta askotariko jarduerak antolatu baitzituzten kultura- nahiz sukaldaritza-arloan.

plasencia 3

Gure ordezkaritzari dagokionez, 8 lagun abiatu ginen hara, jada beteranoak (batzuk beste batzuk baino gehiago) lehia hauetan, Gipuzkoako padel-maila garbi uztera 30 gradurekin itzalean. Erretirodunen bat baja izan arren, Carlos Losada+Iñaki Tobes, Edu Benito+Mikel Ezkerra, Patxi Zubiri+Iñigo Barrutia eta Hernan Gonzalez+Roberto Oria bikoteek lan handia egin zuten berriro ere. Aurreko fasean heriotza-taldean bigarren geratu ziren Caja Segoviari irabazi eta (azkenean lehiaketa irabazi zuen) Cam-ekiko dueloan ozta-ozta galdu ondoren, laurdenetako gurutzaketan Caja Murcia mendean hartu zuten eta finalerdietan Cajasur-eko “lehengusuen” kontra galdu egin zuten esku-eskura izandako azken partidan azken set-ean. Gero, Unim-en kontra izan genuen garaipenak meritu handiko hirugarren tokian utzi gintuen Txapelketan.

plasencia 4

Kirolez kanpoko gure balentriez, hobe ez hitz egitea. Gure taldeko kideengan, batez ere batzuengan, urteek ez dute eraginik :-). Eta kirol-arloan urteak daramatzagu langa ukitzen. Behingoz lortuko ote dugu datorren urtean, Murtzian, Txapelketa preziatu eta ondo merezitakoa irabaztea?

plasencia 2

Sutik : Mikel Ezkerra, Iñigo Barrutia, Patxi Zubiri, Hernán Gonzalez

Behian: Carlos Losada, Roberto Oria, Eduardo Benito, Iñaki Tobes

Eduardo Benito Ramos

Padel ordezkaria

Crónica Campeonato D.A.D. Kutxa Padel 2017 Barne Txapelketaren kronika

Justo antes de dar la bienvenida a la estación estival y recibiéndola con un tremendo calor en las canchas, la semana del 19-22 junio dimos carpetazo a un año más de torneo de padel entre los asociados de la DAD.

Por tercer año consecutivo se encargó de la organización el Real Club de Tenis de San Sebastián, donde se han disputado todos los partidos del torneo y se han celebrado cursillos de mejora para asociados.

En primer lugar unas 12 cursillistas han mejorado su padel de la mano de 2 monitores a lo largo de 5 semanas, mejora que demostraron en un Campeonato Express jugado entre entre ellas en el que resultó vencedora la pareja formada por Amaia González Elósegui y Karmele Mitxelena.

De forma paralela y a lo largo de más de un mes se ha desarrollado el Campeonato Interno, donde otros 18 empleados se han dividido en 2 grupos de 9 parejas luchando por una plaza en las finales. Tras unas disputadas semifinales, el día 22 se celebró la gran final, en la que los a la postre ganadores del torneo Iñigo Barrutia y Eduardo Benito necesitaron un tie break en el tercer set para doblegar a Ainhoa Ibarburu y Richard Urkia en un apasionante y reñidísimo partido.

Tras la final a recuperar fuerzas, entregar premios y sobre todo echar unas risas en torno a una mesa, como podéis apreciar en las fotografías que se acompañan. Hasta el año que viene!

Eduardo Benito-Delegado Padel

Udaldiari ongietorri egin aurretik eta kantxetan izugarrizko beroa genuela, ekainaren 19-22ko astean amaiera eman genion aurten ere DADeko bazkideen arteko padel-lehiaketari.

Hirugarren urtez jarraian, Donostiako Real Club de Tenis arduratu zen antolaketaz, eta hantxe jokatu ziren lehiaketako partida guztiak, baita egin ere bazkideentzako hobekuntza-ikastaroak.

Lehenik, dozenaren bat ikastarogilek beren padela hobetu zuten 2 begiraleren laguntzaz 5 astetan zehar, eta hobekuntza hori beraien artean jokatutako Lehiaketa Express batean erakutsi zuten, irabazlea Amaia Gonzalez Elosegi eta Karmele Mitxelenak osaturiko bikotea izan zelarik.

Aldi berean, eta hilabete baino luzaroago, Barne Txapelketa jokatu da, eta bertan beste 18 enplegatu, 9na bikoteko 2 taldetan banatuta, finaletarako postua lortzeko lehian aritu dira. Finalerdi lehiatsuak izan ondoren, hilaren 22an final handia izan zen, eta azkenean lehiaketako irabazleak izan ziren Iñigo Barrutiak eta Eduardo Benitok tie break bat behar izan zuten hirugarren set-ean Ainhoa Ibarburu eta Richard Urkia menderatzeko norgehiagoka zirraragarri eta oso lehiatuan.

Finalaren ondoren indarrak berritu, sariak banatu eta batez ere barre galantak egin ziren mahaiaren inguruan, ondoan doakizuen argazkietan ikus dezakezuenez. Datorren urtera arte!

Eduardo Benito-Padel ordezkaria

 

Campeonato DAD-PADEL 2017

¡Muy buenas padeleros!

Empieza el buen tiempo así que vamos a empezar con el torneo interno de pádel de todos los años.

Seguiremos  teniendo las pistas de pádel del Real Club de Tenis como base, y el horario de 15:30h a 17:00h como preferencial para jugar. Como los últimos años, los monitores del tenis se ocuparán de la gestión, organización, horarios y resultados del campeonato.

Mandadme un correito a  ebenito@kutxabank.es con los siguientes datos :

– nombre

– la pareja con la que queréis jugar si es que la tenéis (si no ya os conseguiré)

– si preferís jugar el campeonato o, si estáis empezando, dar unas clases para mejorar en este mundillo.

La idea es empezar ya a mediados de este mismo mes para acabar con la cena habitual a mediados-finales de junio.

Así, que ya sabéis, un correito ya, no lo dejéis para mañana y dentro de nada recibiréis noticias.

¡Un saludo a todos y hasta pronto!

 Eduardo Benito Ramos – Delegado Padel

Kaixo, padel zaleok!

Hasi da eguraldi ona eta, beraz, urteroko barne-txapelketari ekingo diogu.

Tenis Elkarte Errealeko padel-pistak izango ditugu base gisa, eta jokatzeko lehentasunezko ordutegia 15:30etik 17:00etara artekoa. Azken urteetan bezala, tenis-monitoreak arduratuko dira txapelketaren kudeaketa, antolaketa, ordutegi eta emaitzez.

Bidal iezadazue mezutxo bat (ebenito@kutxabank.es) datu hauekin:

– Izena

– Jokatzeko duzuen bikotekidea, baldin baduzue (bestela, nik lortuko dizuet)

– Txapelketa jokatu nahi duzuen edo, hasten ari bazarete, mundutxo honetan hobetzeko eskola batzuk nahi dituzuen.

Asmoa da hil honen erdian hastea eta ohiko afariarekin amaitzea ekain erdi edo amaieran.

Beraz, badakizue, mezutxo bat bidali, ez utzi biharko, eta berehala izango dituzue albiste gehiago.

Agur bero bat guztioi eta laster arte!

 Eduardo Benito Ramos – Padel ordezkaria