V. KARTING TXAPELKETA – ANTEQUERA 2013 – V CAMPEONATO DE KARTING

Hemen maiatza hasieratik bukaerara hotz eta euritsu izan ondoren, ekainaren 6an, ostegunean, Antequerara iritsi ginen, eta zeru goiek urdin jarraitzen zutela egiaztatu ginen. Hasi gabe zegoen txapelketa, baina horregatik bakarrik ere merezi izan zuen bidaiak.

kartingCampillos32

Antequera Golf hotelean elkartu ginen beste taldeekin. Aurten iaz baino bi talde gutxiago ginen, baina zorionez hori gehiago izan zen antolaketa-arazoengatik Kutxen bat-egiteek enplegatuen elkarteetan dituzten ondorioengatik baino.

Izan ere, txapelketa honen historia laburrean zerbait argi baldin badago, hauxe da: parte-hartzaileak oso leialak direla urteroko hitzordu honekin.

Ostiralean lehen orduan 26 gidariak Campillos-eko zirkuiturantz abiatu ginen entrenamendu-txandak egiteko. Zirkuitura iritsi eta lehenengo ezusteko atsegina, ez baituzu egunero izaten nazioarteko zirkuitu batean ibiltzeko aukera, eta hura 1.600 metro zen luze, 12 zabal, zenbait zati desnibelean… Horrela, bai!

Txapelketako sistema azaltzerakoan iritsi zen bigarren ezusteko atsegina (ia guztiontzat): gidari bakoitzak guztira 90 minutu egingo zituen pistan; beraz, egokia ez bizkarralde ahulekoentzat. Sailkapena askotarikoa izan zen gure gidarientzat: Xabik eta Eduk bigarren lerroan irtetea lortu zuten, Jorgek hirugarrenean eta Landerrek laugarrenean. Kart-en arteko desberdintasunak izan ziren alde negatiboetako bat.

Sailkapenaren ondoren, Kordoba (patioak, meskita…) ikustera eta hango salmorejo tipikoa dastatzera eraman gintuzten

Larunbatean, goizean goiz, berriro zirkuiturantz, lasterketa-eguna baitzen. Zirkuituaren zorroztasunak triskantzak egin zituen gaueko “txandetan”, ordezkari pare bat besterik ez baitzen geratu DAD-Kutxa-koetatik eta beste horrenbeste Caja Murcia-koen artean: lehenengoak izan ziren irabazle bai gauean eta bai zegokion goizean.

 Kart-en zozketa bertako taldearen oso aldekoa izan zen bi aldietan… (sic). Eskerrak Kutxako talde bakoitzaren erdiarentzat ere onak izan ziren! Lehenengo lasterketan, Jorgek ezin izan zuen 8. tokitik aurrera egin, baina ez da batere gaizki kontuan izaten badugu zozketan suertatu zitzaion kart-az sailkapenean baino 6 segundo motelago ibili zela, eta denbora ikaragarri da hori!

 Xabik eta Eduk, bestalde, lasterketa handia egin zuten. Edu podium-era igo ezinik geratu zen, beste gidari baten oso zalantzazko maniobra bati “esker”; Xabik, berriz, 5. tokian amaitu zuen. Bigarren lasterketan, Xabi oso ondo ibili zen eta 2. tokian bukatu zuen; Jorge amaitzeko itzuli bat falta zitzaiola 4. zihoan baina berriro ere arazoak izan zituen kart-arekin, eta eskerrak lasterketa bukatu ahal izan zuela behintzat, nahiz eta oraingoan ere 8. geratu; Lander, bestalde, 6. tokian sartu zen. Azkenean, Xabier Arriolak eta Lander Ilzarbek osaturiko taldea 3. geratu zen txapelketan.

 Bukatzeko, banakako lasterketa bat 10 minutukoa, eta han 26 gidarietako 20k parte hartu zuten.  Proba hau borondatezkoa zen eta ez zen puntuagarria; pena izan zen, Xabik beste erakustaldi bikain bat eman eta lasterketa irabazi baitzuen. Jorge 7. tokian irten eta 4. sartu zen, eta Edu 6.a izan zen.

Azkenean, nekatuta baina pozik, galako afariaz gozatu genuen; garaikurrak banatu ziren eta datorren urterako hitzordua egin genuen.

kartingcampillos28

********************************

Después de un Mayo frío y lluvioso de principio a fin, llegamos a Antequera  el jueves 6 de junio y descubríamos que el cielo seguía siendo azul. No había empezado el campeonato, pero el viaje ya había merecido la pena.

 Nos juntamos con los demás equipos en el Hotel Antequera Golf. Este año dos equipos menos que el anterior:  lo bueno es que se debió más a problemas de organización que a las consecuencias que las fusiones están teniendo en las asociaciones de empleados.

Y es que en la corta historia de este campeonato, si hay algo que esta claro, es que tiene unos participantes muy fieles a esta cita anual.

El viernes a primera hora partíamos los 26 pilotos hacia el circuito de Campillos para realizar la tanda de entrenamientos. Al llegar al circuito, primera sorpresa agradable y es que no todos los días tienes la oportunidad de conducir en un circuito internacional, con una longitud de 1.600 metros, un ancho de 12, varios tramos en desnivel….así, si!!

kartingCampillos27

A la hora de explicar el sistema del campeonato, llegó la segunda sorpresa agradable (para casi todos), cada piloto estaría un total de 90 minutos en pista, no apto para espaldas sensibles. La clasificación para nuestros pilotos fue variada ya que Xabi y Edu conseguían salir en segunda línea, Jorge en tercera y Lander en cuarta. Las diferencias entre karts fueron una de las notas negativas. 

Tras la clasificación, nos llevaron a visitar Córdoba, sus patios, su mezquita, degustar el típico salmorejo cordobés… 

 El sábado de buena mañana, volvíamos a viajar hacia el circuito, día de carrera. Lo exigente del circuito había causado estragos en las «mangas» nocturnas, con apenas un par de representantes por parte de DAD-Kutxa y otros tantos de Caja Murcia, resultando los primeros ganadores tanto en la noche, como en su correspondiente mañana.

 El sorteo de karts sonrió y mucho al equipo local, las dos veces…(sic), por lo menos también fue bien para la mitad de cada equipo Kutxa. En la primera carrera, Jorge no pudo pasar de un 8º puesto, bastante si tenemos en cuenta que con el kart que le tocó en el sorteo rodó 6 segundos más lento que en la clasificatoria, una eternidad.

Xabi y Edu por su parte, hacían una gran carrera. Edu se quedó a las puertas del podio «gracias» a una maniobra más que dudosa de otro piloto, mientras Xabi terminaba 5º. En la segunda carrera, Xabi hizo un carrerón entrando 2º, Jorge volvió a tener problemas con el kart cuando rodaba 4º a una vuelta del final y dio gracias de poder terminar la carrera….8º otra vez, Lander por su parte, entraba 6º. Al final, el equipo formado por Xabier Arriola y Lander Ilzarbe quedaba 3º en el campeonato. 

 Para terminar, una carrera individual de 10 minutos en la que participaron 20 de los 26 pilotos. Esta prueba era voluntaria y no puntuaba, una pena porque Xabi dió otro recital ganando la carrera, Jorge que salía 7º entraba cuarto y Edu sexto.

 Al final, cansados pero contentos, disfrutamos de la cena de gala con su entrega de trofeos y citándonos ya para el año que viene.