Inicio » Actividades » Deporte » Karting » KARTING 2014 DAD III. TXAPELKETAREN KRONIKA, ESCOURCE-KO ZIRKUITUA / CRONICA III CAMPEONATO KARTING 2014 DAD CIRCUITO DE ESCOURCE:

KARTING 2014 DAD III. TXAPELKETAREN KRONIKA, ESCOURCE-KO ZIRKUITUA / CRONICA III CAMPEONATO KARTING 2014 DAD CIRCUITO DE ESCOURCE:

 

Joan zen larunbatean, ekainaren 21ean, Escource-ko (Frantzia) zirkuituan karting 2014 DAD III. Txapelketa jokatu zen. Lehenengo aldiz izan ginen zirkuitu honetan , eta esperientzia oso ona izan genuen: 1.400 metro luze den zirkuitua, oso ongi kontserbatua, kart-ak egoera ezin hobean… Benetan penagarria da Gipuzkoan ez izatea oraintxe antzeko ezaugarriak dituen zirkuiturik!

Aurtengo txapelketetan formatuagatik lasterketak lehia handiagokoak izan dira eta aldi berean dibertigarriagoak: sailkapen-txanda eta 2 lasterketa. Bigarren lasterketan, lehenengo lasterketako ordenaren alderantzizkoan egiten da irteera.

Lehenik, 12 minutuko txanda egin genuen irteerako parrilla finkatzeko; pista busti samar zegoen lehentxeago egindako euriagatik, eta ondorioz bakoitzak bere bideak aurkitu behar izan zituen, ohiko ibilbidea ez bezalakoak, bere itzuli lasterra ahalik eta denborarik laburrenean burutu ahal izateko.
Emaitza honako hau izan zen: Jon Ander Ledesmak lortu zuen pole-a, Jorge Durán hurbil-hurbil zuela, eta Sergio Martinez hirugarren izan zen. Lehenengo 5 postuak osatzeko, Esteban Pernas (laugarren) eta Aitor Indaberea (bosgarren) iritsi ziren.

Bi lasterketak abiadazko irteerarekin egin ziren. Pista ordurako ia lehorturik zegoen. Autoen zozketa egin zen. Lehenengo lasterketak ohiko osagai guztiak izan zituen: aurreratzeak, pistatik kanpora irteteak, elkar igurzte txikiak… Eta bukatu zenean, honako emaitza hau: Sergio Martinez geratu zen lehenengo, ondoren Jon Ander Ledesma, eta Jorge Durán hirugarren.

Oraindik falta zen alderantzizko ordenan irteera duen lasterketa; beste auto-zozketa bat, eta berriro abiadazko irteera. Oraingoan Estebanentzat izan zen garaipena, ondoren Xabi Arriola (lasterketa biribila egin zuten biek), eta hirugarren Jon Ander Ledesma.

Azkenean, bi lasterketetako puntuak batuta, III. Txapelketa honetako podiuma honela geratu zen: lehenengo Sergio Martinez, bigarren Jon Ander Ledesma, eta hirugarren Xabi Arriola.

Lasterketa amaitu ondoren, Oiartzungo Tolare jatetxera joan ginen indarberritzera, eta berriro elkartzekotan geratu ginen 2014ko IV. eta azken lasterketan, Magescq-eko zirkuituan izango delarik urrian edo azaroan.

******************************************************************************

El pasado sábado 21 de Junio, se celebró en el circuito de Escource (Francia) el III Campeonato de karting 2014 de la DAD. Era la primera vez que visitábamos este circuito, y la experiencia resulto muy positiva: circuito con una longitud de 1.400 metros, muy bien conservado, karts en perfecto estado… realmente es una pena que en Gipuzkoa no tengamos en este momento un circuito de características similares…

El formato de los campeonatos de este año, hace que las carreras sean más disputadas, y a la vez más divertidas: tanda de clasificación y 2 carreras. En la segunda carrera, se sale en orden inverso al resultado de la primera carrera.

En primer lugar corremos una tanda de 12 minutos para obtener la parrilla de salida; la pista estaba bastante mojada por la lluvia que había caído un rato antes, lo que hizo que cada uno tuviera que buscar diferentes trazadas al recorrido habitual para tratar de completar su vuelta rápida en el menor tiempo posible.
El resultado fue el siguiente: Jon Ander Ledesma consiguió la pole, seguido muy de cerca por Jorge Durán, y Sergio Martinez fue tercero. Completaron los 5 primeros puestos Esteban Pernas (cuarto) y Aitor Indaberea (quinto).

Las 2 carreras se hicieron con salida lanzada. La pista en este momento ya estaba prácticamente seca. Sorteo de coches. La primera carrera contó con todos los ingredientes habituales, adelantamientos, salidas de pista, pequeños roces de carrera… A la finalización de la misma, el resultado fue el siguiente: Sergio Martinez quedó en primer lugar, seguido de Jon Ander Ledesma, y Jorge Durán fue tercero.

Aún quedaba por disputar la carrera con salida en orden inverso; nuevo sorteo de coches, y de nuevo salida lanzada. Esta vez fue Esteban el que se llevó la victoria, seguido de Xabi Arriola (carrera perfecta de ambos), y tercero fue Jon Ander Ledesma.

Al final, una vez sumados los puntos de las 2 carreras, el pódium de este III Campeonato quedó de la siguiente forma: primero Sergio Martinez, segundo Jon Ander Ledesma, y tercero Xabi Arriola.

Una vez terminada la carrera, fuimos a recuperar fuerzas al Restaurante Tolare de Oiartzun, y quedamos en volver a juntarnos en la IV y última carrera del 2014 que se disputará en el circuito de Magescq en Octubre o Noviembre.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s