Inicio » Actividades » Deporte » Golf » FENOMENAL ACTUACION DE NUESTRO EQUIPO DE GOLF EN EL XXV CAMPEONATO ACRECA / GURE GOLF TALDEAREN JARDUN ZORAGARRIA XXV. ACRECA TXAPELKETAN!

FENOMENAL ACTUACION DE NUESTRO EQUIPO DE GOLF EN EL XXV CAMPEONATO ACRECA / GURE GOLF TALDEAREN JARDUN ZORAGARRIA XXV. ACRECA TXAPELKETAN!

Nuestro representación golfística en el Campeonato de ACRECA GOLF 2014 celebrado en Burgos (organizado por la Asoc.de Empleados de CAJA Círculo), durante los días 11 al 13 de septiembre, ha conseguido brillar y obtener una gran clasificación tanto a nivel colectivo como a nivel individual.
El magnífico equipo que nos ha representado este año, tras las clasificatorias previas realizadas en unas condiciones meteorológicas muy complicadas, ha estado compuesto por las parejas Maria Jesus Beristain-Iñigo Barrutia, Juan Carlos Lozano-Javier Subijana y Juan Martinez Castaño-Josean Vergara
El jueves, día 11, arrancaba el primer día de competición, bajo la modalidad de Fourball por parejas, jugándose en el campo de Lerma. Excelente campo con grandes calles y apto para jugar duro desde el tee de salida. En esta modalidad brillaron a gran altura tanto las parejas compuestas por Maria Jesus-Iñigo y Juan-Josean, con 45 y 40 puntos cada una, Juan Carlos-Javier consiguieron 35 puntos acercándose con mucho esfuerzo al par del campo.
La estrategia de arrancar con fuerza y afrontar los siguientes días con ánimo y esperanza se consiguió en un día espléndido.
El segundo día de competición, también disputado en Lerma, bajo una magnífica temperatura y en la modalidad de Copa Canada por parejas, más complicada que la del día anterior, se consiguió aguantar el tirón del primer día y a pesar de que todos los resultados estuvieron por debajo de las 36 puntos que marcan el par del campo, el resto de participantes también notó ese incremento de dificultad y facilitó que nos mantuviéramos en los primeros puestos, acechando los preciados trofeos. Nuevamente se repitió nuestro orden de parejas, siendo Maria Jesus-Iñigo los más acertados, seguidos por Josean-Juan y Juan Carlos-Javier que no terminaban de despuntar como se preveía en un principio.
Por último, el sábado día 13, se desarrolló el último día de competición en la modalidad individual Stableford (por puntos) y con otro día espléndido para la práctica del deporte que nos apasiona. Como sabéis el dicho, “el golf es un excelente deporte que incluso se puede jugar con sol y buen tiempo”.
El lugar de competición, para este último día, fue el campo de Saldaña. Campo complicado y mucho más sinuoso y técnico que el de Lerma. Pues bien, aquí es donde nuestro equipo sacó a relucir toda la calidad que asesoran. Josean con 7 bajo par (43 ptos), Javier con uno bajo par (37 puntos) que pudieron ser más si los tres últimos hoyos los hubiera amarrado, Juan Carlos, María Jesús y Juan con 2 sobre par (con unos 34 magníficos puntos) e Iñigo que a pesar de ser el colista consiguió unos estupendos 31 puntos.
Una vez finalizada la competición, y tras el último esfuerzo realizado y la gran puntuación obtenida , nuestro equipo comenzó a hacer las cábalas y las cuentas de puntos por equipos, parejas e individuales. Todos espectantes hasta que la organización comunicó a los capitanes de los equipos las clasificaciones habidas.
Resultado, tres grandes premios cosechados :
• TERCERO en la clasificación por equipos.
¡¡¡ ZORIONAK a todo el equipo de Golf@s !!!

• PRIMERO en la Clasificación Individual General y en 2ª categoría.
¡¡¡ ZORIONAK Josean TXAPELDUN !!!

• SEGUNDO en la Clasificación de Parejas.
¡¡¡ ZORIONAK Maria Jesús e Iñigo !!!

El ganador por equipos fue la Agrupació Sant Jordi de Catalunya Caixa con 362 puntos quedando nuestro equipo en TERCER LUGAR a unos escasos 4 puntos de los ganadores.
Finalizó esta competición con una gran cena de despedida, con la entrega de trofeos pertinente y con el nombramiento de la sede para el año 2015, que recayó en tierras gallegas, Pontevedra.
Vamos a ver si a partir de ahora nos vamos entrenando para poder estar en el equipo que podrá disfrutar de todas las excelencias lúdico-deportivas que las tierras gallegas nos pueden ofrecer.
Pues hasta el año que viene, a afilar los palos, a ajustar bien los tacos y entrenar hasta que oscurezcan los días.

varios 060varios 061

De izda a dcha. (Ezk.tik eskubira): Juan Martinez, Josean Vergara, Iñigo Barrutia, Mª Jesús Beristain, Javier Subijana, Juan Carlos Lozano.

Burgosen irailaren 11tik 13ra jokaturiko ACRECA GOLF 2014 txapelketan (CAJA Círculo-ko Enplegatuen Elkarteak antolatuta), gure golf ordezkariek bikain jokatu dute eta oso ondo sailkatu dira, taldeka nahiz banaka.
Aurten talde zoragarria izan da gure ordezkari, eta sailkatze-probak egoera meteorologiko oso zailetan egin ondoren, bikote hauek izan dira bertan: Maria Jesus Beristain-Iñigo Barrutia, Juan Carlos Lozano-Javier Subijana eta Juan Martinez Castaño-Josean Vergara.
Osteguna, hilak 11, izan zen lehenengo lehiaketa-eguna, bikotekako Fourball modalitatean, eta Lermako zelaian jokatu zen. Zelai bikaina kale handiekin eta irteerako tee-tik gogor jokatzeko egokia. Modalitate honetan oso goi-mailan ibili ziren Maria Jesus-Iñigo eta Juan-Josean bikoteak, 45 eta 40 punturekin bakoitza, eta Juan Carlos-Javier-ek ere 35 puntu lortu zituzten ahalegin handiarekin hurbilduz zelaiaren parera.
Indarrez abiatu eta ondorengo egunei adorez eta itxaropenez aurre egiteko estrategia egun zoragarri batean gauzatu zen.
Bigarren lehiaketa-egunean ─hau ere Lerman jokatua, tenperatura zoragarriarekin eta bikotekako Kanada Kopa modalitatean, bezperakoa baino zailagoa─ lehen eguneko tiraldiari eustea lortu zen, eta nahiz eta emaitza guztiak zelaiaren parea markatzen duten 36 puntuez azpitik geratu, gainerako parte-hartzaileek ere igarri zuten zailagoa zela, eta horrek erraztu egin zuen guk lehenengo postuetan jarraitzea, garaikur preziatuen bila. Berriro errepikatu zen gure bikoteen ordena: Maria Jesus-Iñigok asmatu zuten gehien, eta ondoren Josean-Juan eta Juan Carlos-Javier, hasieran espero bezala nabarmendu gabe.
Azkenik, larunbatean, hilak 13, lehiaketako azken eguna izan zen Stableford (puntuka) banako modalitatean eta beste egun zoragarri bat izan zen liluratzen gaituen kirol honetan aritzeko. Esaerak dioen bezala, “golfa kirol ederra da, eguzkipean eta eguraldi onaz ere joka daitekeena”.
Azken egunean lehiatzeko lekua Saldañako zelaia izan zen. Zelai zaila eta Lermakoa baino askoz bihurriagoa eta teknikoagoa. Horrela, bada, hantxe erakutsi zuen gure taldeak bere kalitate guztia. Josean parekoaz azpitik 7rekin (43 puntu), Javier parekoaz azpitik 1ekin (37 puntu) ─gehiago izan zitezkeenak azken zuloetan asmatu izan balu─, Juan Carlos, María Jesús eta Juan parekoaz gainetik 2rekin (34 puntu zoragarrirekin), eta Iñigok ere, azkena izan arren, 31 puntu bikain lortu zituen.
Lehiaketa amaitu ondoren, eta egindako ahaleginaren eta lorturiko puntuazio handiaren ostean, gure taldea aieruka hasi zen eta taldekako, binakako eta banakako puntuak zenbatzen. Guztiak zain-zain antolatzaileek taldeetako kapitainei sailkapenen berri eman zieten arte.
Emaitza gisa, hiru sari handi lortu zituzten:
• HIRUGARRENA, taldekako sailkapenean.
ZORIONAK golf-jokalarien talde osoari !!!

• LEHENA, Banakako Sailkapen Orokorrean eta 2. Kategorian.
ZORIONAK Josean TXAPELDUNARI !!!

• BIGARRENA, Binakako Sailkapenean.
ZORIONAK Maria Jesus eta Iñigori !!!

Taldekako irabazlea Agrupació Sant Jordi de Catalunya Caixa izan zen 362 punturekin, eta gure taldea HIRUGARREN geratu zen irabazleengandik 4 puntura bakarrik.
Txapelketa azken afari handiarekin amaitu zen, bertan garaikurrak banatu ziren eta 2015. urterako egoitza izendatu zen: Pontevedra (Galizia).
Ea hemendik aurrera gogor entrenatzen dugun taldean sartu eta Galiziako paraje haiek jolas eta kirolerako eskaintzen dizkiguten aukera bikain guztiez ondo gozatzeko.
Bada, datorren urtera arte, zorroztu makilak, doitu ondo takoak eta entrenatu egunak ilundu arte.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s