Ez dago gehiago itxoin beharrik, Kutxabankeko Langileen Elkarteko Euskara Taldean prest daukagu jada aurtengo bertso bazkari ederra!!! Apirilaren 17an izango da, ostirala, 15:30etan, Hika Ateneoan, Bilboko Ibeni Kaiaren 1ean (San Anton zubi ondoan). Prezioa, 35€ inguru (SMS lehiaketan parte hartu eta doan izan zenezake!).
Gurekin gozatzera eta adarra jotzera etorriko dira Fredi Paia eta Arkaitz Estiballes bertsolariak.
Iluntzean alboka-poteo alaia egingo dugu Bilboko Alde Zaharrean zehar, indarrak irauten duen bitartean.
Izena online eman dezakezu ondoko esteka sakatuta. Bestela deitu SMS lehiaketaren telefonora.
>>Izena emateko inprimaki elektronikoa<<
Mezu honekin batera hasten da, gainera, Ipuinen SMS lehiaketa mundiala. Hartu parte eta agian zuri suertatuko zaizu doan bazkaltzea! SMS bakarrean sartu dezakezun ipuinik borobilena, barregarriena, xaloena, burutsuena, maitagarriena, lotsagabeena, laburrena… Zure esku.
Baldintzak:
-SMSa 676763551 telefonora bidali.
-Gehienez 160 karaktere.
-Epemuga: Bertso saioan bertan emango zaio bukaera.
-Epaia bertsolariek emango dute.
-Saria: bertso bazkaria musutruk!!
-SMS irabazlea bidali duen telefonoa bazkarian bertan egon beharko da.
-SMS bakarra pertsonako.
Animatu eta bidali zure SMSa!!