Inicio » Actividades » Deporte » ZAMBULLA 2018 Crónica de la gran fiesta de la natación en el mar / Itsas igeriketaren jai handia Kronika

ZAMBULLA 2018 Crónica de la gran fiesta de la natación en el mar / Itsas igeriketaren jai handia Kronika

Cinco equipos, quince participantes. Por mucho que se prohíba el que alguien se ponga malo … siempre hay alguno que no hace caso. Este año ha tocado al peque del grupo cogerse anginas y uno de nuestros tiburones se pone diarreico por contaminación fecal de Ondarreta. ¡Empezamos bien! No podemos pararnos. Seguimos.

Esta prueba es la más “original” del calendario: con tu equipo de tres amiguetes puedes apuntarte a una, dos o tres pruebas de natación (relevos 3x350m. / travesía de 750m. / 1500m.).

Además, en ediciones pasadas sólo se permitía la participación de equipos de empresas. Ahora se ha abierto y los equipos pueden estar compuestos por todo tipo de seres que hayan cumplido los 12 años. Más gente rara que en Juego de Tronos.

Día caribeño (otro año más). Definimos estrategias. Nervios, muchos nervios porque las pruebas son nuevas y toca enterarse de las últimas normas por los altavoces en la misma línea de salida. Goooooo…!

Aviso: lo que viene a continuación es una recreación dramática contada en primera persona de lo que pasa por la cabeza de un supuesto nadador. El lenguaje utilizado, en contra de lo que pudiera parecer, ha sido suavizado para no herir sensibilidades.

La salida me pega un subidón. La respiración se acelera con la carrera en la arena. O me calmo o no voy a ningún lado. Controla. Burbujas, estás muy cerca de alguien, cambia que te lo comes. Voy directo a la boya. En el giro he perdido de vista a mi compañero. ¿Cómo voy de fuerzas? Siento los homoplatos calientes, ¡que se jodan! Recta final. Tiro la brazada con fuerza abajo a tope. Cojo txampa. Recuerda, series de dos olas. Piso arena, retiro gafas y levanto rodillas al correr. Mierda de piernas que se quejan con el cambio. Señal a mis compañeros. Todos juntos. Brazos en alto. Grito con ganas.

Mientras recuperas la respiración pienso sonriendo: “¡qué cojones … ha estado bien!”.

Esta edición no hemos querido hacer podium. Los que ganan tienen que subir a por los trofeos y se quedan sin pintxos. Nuestras excelente clasificaciones aquí (https://www.zanbulla.com/clasificaciones/)

Grupo

Y sí, como los viejos rockeros podemos decir: “¡NOSOTROS ESTUVIMOS ALLÍ!”

Ya sabemos que no te gusta cuscusear. Pero por si acaso (fotos aquí) (https://photos.app.goo.gl/axSTTjUouXgAh9ZG9).

Juanmari Castro  –  Responsable Natación DADKutxa

IMG_1031

Bost talde, hamabost parte-hartzaile. Nahiz eta zorrotz debekatu inor gaixotzea… beti dago norbait jaramonik egiten ez duena. Aurten taldeko txikiari egokitu zaizkio anginak eta gure marrazoetako bati beherakoa, Ondarretako ur zikinetan kutsatuta. Ederki hasi dugu! Baina ezin gara gelditu. Aurrera!

Proba hau egutegiko “bitxiena” da: hiru laguntxorekin taldea osatzen baduzu, igeriketa-proba batean, bitan edo hirutan eman dezakezu izena (errelebotan 3x350m / 750m-ko zeharkaldia / 1500m).

Gainera, aurreko edizioetan enpresetako taldeen parte-hartzea bakarrik onartzen zen. Orain zabaldu egin da eta taldeetan 12 urte beterik dituzten era guztietako izaki eta sorkariak egon daitezke. Tronu Jokoan baino jende bitxi gehiago.

Karibe aldeko eguraldia (aurten ere bai). Estrategiak zehaztu ditugu. Kirioak, kirioak dantzan, probak berriak baitira, eta ondo entzun behar dira irteeran bertan bozgorailuz ematen dituzten azken arauak.  Goooooo…!

Oharra: Ondoren datorrena birsorkuntza dramatiko bat da, ustezko igerilari baten burutik igarotzen dena berak zuzenean kontatua. Erabilitako hizkera, besterik dirudien arren, leundu egin da jende sentiberari minik ez egiteko.

Irteerak itzelezko susperraldia eragin dit. Arnasa bizkortu ein zait hondarretako lasterketan. Edo lasaitzen naiz edo ez noa inora. Kontrola zaitez. Burbuilak, oso hurbil zaude norbaitengandik, desbideratu edo irentsi egingo duzu. Zuzenean buiara noa. Biraketan bistatik galdu dut laguna. Nola nabil indarrez? Omoplatoak berotuta sumatzen ditut, izorra daitezela! Helmugako zuzena. Besakada indartsuak eta sakonak. Azken txanpan nago. Gogoratu, bina olatuko serieak. Hondartza zapaldu, betaurrekoak kendu eta belaunak gora lasterka egiteko. Kaka zaharra, aldaketaz ere kexu dira zangoak! Keinu taldekideei. Guztiok batera. Besoak gora. Gogotik deiadar egiten dut.

Arnasa berreskuratu bitartean, neure artean irribarrez; “zer arraio gero… kristorena izan da hau!”

Edizio honetan ez dugu podiumera igo nahi izan. Irabazten dutenek trofeo bila igo behar izaten dute eta pintxorik gabe geratzen dira. Gure sailkapen ederrak hemen dituzue (https://www.zanbulla.com/clasificaciones/)

Grito

Eta bai, rockero zaharrek bezala, guk ere esan dezakegu: “HAN IZAN GINEN GU!”

Badakigu ez duzula gogoko kuskusean jardutea… baina badaezpadan (Argazkiak hemen) (https://photos.app.goo.gl/axSTTjUouXgAh9ZG9).

Juanmari Castro –  DADKutxa Igeriketa arduraduna

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s