Inicio » Actividades » Deporte » KUTXEN ARTEKO X. ACRECA PADEL TXAPELKETA KORDOBA 2019 / X.CAMPEONATO ACRECA INTERCAJAS DE PADEL CORDOBA 2019

KUTXEN ARTEKO X. ACRECA PADEL TXAPELKETA KORDOBA 2019 / X.CAMPEONATO ACRECA INTERCAJAS DE PADEL CORDOBA 2019

Ia hilabete da, zein iheskorra den denbora!, Kordobako gure lankideek lan-bilera garrantzitsua jarri zigutela palaren 9 langileoi, eta Gipuzkoa aldetik hara joan behar izan genuen geure onena erakustera hain ekitaldi garrantzitsuan.

Asteazkeneko zozketak senide-hiltzaile horietako talde batean jarri gintuen, derbyak nonahi, eta guk Caja Sur-eko eta Kutxabankeko talde bateratuko lankideen aurka jokatu behar izan genuen (guk geuk D.A.D Kutxa gisa parte hartu genuen).

Padel txapelketetan talde bakoitza hiru bikotek osatzen dute, eta beharrezkoa izaten da hiru partidetako bitan irabaztea garaipena lortzeko. Gai izan ginen Kutxabankeko lankideen aurka irabazteko, 3 partidetan garaitu genituen-eta; baina ez Cajasur-ekoen aurka, anfitrioi on gisa talde indartsua baitzuten eta 2-1 irabazi ziguten.

Horren ondorioz, gure arrakasta edo porrota txapelketan Mallorcako Sa Nostrakoen aurka erabakiko zen, biok izan baikinen taldeko bigarren onenak, eta hor gure taldeak ez zuen utzi zalantza-izpirik, garaipena garbia izan baitzen: 3-0.

Beraz, finalerdietan ginen ostiralean, CAM elkarteko mamutzarraren, gure piztia beltz partikularraren, aurka. Baina hori ere alferrik izan zuten, bi orduko partida agonikoa jokatu ondoren, hirugarren partidan Gorka Arrutik eta Mikel Ezkerrak puntu erabakigarria lortu baitzuten, finalera eraman gintuena, eta han berriro aurrez aurre izan genituen anfitrioiak.

Larunbatean finala… eta larunbatean porrota! Txanpona edozein aldetara eror zitekeen, baina bi partida lehiatsu azkenean haien aldera makurtu ziren…  eta ondorioz, merezimendu handiz, txapeldunorde bihurtu ginen. Bosgarren aldiz lortu genuen bigarren tokia… baina oraindik ez gara gai izan txapela janzteko! Arazotxo hau datorren urtean konpondu nahi dugu, orduan dagokigu-eta anfitrioi izatea, eta geure zelaian jokatzearen abantailaz baliatu nahi genuke.

Gure parte-hartzea txapelketan arrakastatsua izan baldin bazen, kirol-arlotik kanpo zer esanik ez! Badirudi urteen pisurik ez dutela igartzen gure taldekideek, batez ere batzuek :-), eta, egia esateko, Kordobak, bere giro, gatz eta piper, eta era guztietako ikuskizunekin hori erakusteko aukera ugari eman zigun/zien…

Fue hace ya casi un mes – cómo pasa el tiempo- cuando nuestros compañeros  de Córdoba nos ponían una importante reunión de trabajo a 9 trabajadores de la pala, que nos desplazamos desde tierras gipuzkoanas para dar lo mejor de nosotros en tan importante evento.

El sorteo del miércoles deparó un grupo fraticida, con derbis por doquier, en el que tuvimos que enfrentarnos con los compañeros de las asociaciones de Caja Sur y la unificada de Kutxabank (nosotros participamos como D.A.D Kutxa).

En los campeonatos de pádel cada equipo está formado por 3 parejas, siendo necesario ganar en dos de los tres enfrentamientos para llevarse el triunfo. Fuimos capaces de hacerlo contra los compañeros de Kutxabank venciéndoles en los 3 enfrentamientos pero no contra los de Cajasur, que como buenos anfitriones presentaban un equipo potente y nos vencieron por 2 a 1.

Ello nos llevaba a que nuestro o éxito o fracaso en el campeonato se decidiera en el enfrentamiento contra los mallorquines de Sa Nostra, ya que ambos habíamos sido los dos mejores segundos de grupo, y ahí el equipo no dejó posibilidad a la duda con una victoria inapelable por 3 a 0.

Así que el viernes nos plantamos en semifinales, contra el coco de la asociación de la CAM, nuestra particular bestia negra. Pero ni eso les valió porque tras dos horas de agónico partido, en el tercer y decisivo partido, Gorka Arruti y Mikel Ezkerra daban el punto decisivo que nos llevaba a la final donde nos  veíamos de nuevo las caras contra los anfitriones.

Sábado de final… y sábado de derrota, la moneda pudo caer hacia cualquier lado pero dos disputados partidos cayeron finalmente a su favor… y eso nos llevó a conseguir un más que meritorio subcampeonato. Quinta vez que nos alzamos con el segundo puesto… y no hemos sido capaces aún de proclamarnos campeones, matiz éste que queremos arreglar el año que viene en el que nos toca ejercer de anfitriones y pensamos hacer valer la ventaja de campo.

Si de éxito se puede calificar nuestra competición, de la vertiente extra deportiva mejor no hablar. Los años siguen sin pasar por los integrantes de nuestro equipo, sobre todo por algunos.:-) , y lo cierto es que Córdoba, con su ambiente, su gracia, y sus espectáculos de todo tipo nos / les dió numerosas oportunidades para demostrarlo…

Eduardo Benito Ramos    Padel ordezkaria / Delegado de Pádel

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s