Ezagutu zeure hiria eta erabili hizkuntzak lagunartean
Conoce tu ciudad y practica idiomas en cuadrilla
Jada zabalik da izena emateko epea udan ohikoak diren Donostia ezagutu eta Explorers programetarako; Kutxa Kultur-ek Beasain, Deba, Donostia, Errenteria eta Irunen eskaintzen ditu. 3-12 urte arteko haur eta gazteek beren ingurunea aztertu ahal izango dute eta historia ezagutu jolasa eta dibertimendua ikastearekin uztartuz. Gainera, aukera hobezina da hizkuntzak (frantsesa eta ingelesa) taldean erabiltzeko, ospe nabariko akademiekin.
Ya está abierta la inscripción para los tradicionales programas de verano Donostia ezagutu y Explorers que Kutxa Kultur ofrece en Beasain, Deba, Donostia, Errenteria e Irun. Los niños y jóvenes de 3 a 12 años podrán explorar su entorno y conocer su historia combinando el juego y la diversión con el aprendizaje. Además, son una oportunidad perfecta para practicar idiomas (francés e inglés) en cuadrilla, con academias de reconocido prestigio.
Natura bizitzeko eginak gaude. Horregatik Kutxa Ekogunean naturan barneratzeko eta geure erro edo sustraietara itzultzeko udalekuak eta ludoteka proposatzen dituzte. Ludoteka sentsorialean (3-6 urte) zentzumenak zorroztuko ditugu, naturaren usainak hartu, txerrien kurrinkak entzun eta gure ortuari edo barazkiak ahogozatuko ditugu. Eta Naturabenturan (7-10 urte) hainbat abentura biziko ditugu, parte-hartzaileak naturaren zaindari eta jagole bihur daitezen. Bi proposamenak asteroko txandetan izango dira ekainaren 24tik aurrera.
Estamos hechos para vivir la naturaleza. Por eso, en Kutxa Ekogunea proponen unas colonias de verano y ludoteca para adentrarnos en ella y volver a nuestras raíces. En la Ludoteca sensorial (3-6 años) agudizaremos los sentidos, percibiremos los olores de la naturaleza, escucharemos los gruñidos de nuestros cerdos y saborearemos nuestras huertas. Y en Naturaventura (7-10 años), viviremos diferentes aventuras para intentar que los participantes se conviertan en guardianes de la naturaleza. Ambas propuestas en turnos semanales a partir del 24 de junio.
Zientzia Txokoa eta Udaleku teknologikoak Eureka!-n
Zientzia Txoko y Colonias tecnológicas en Eureka!
Zerua, mundu ikusezina eta natura-elementuak dira Eureka! Zientzia Museoak udako Zientzia Txokorako proposatzen dituen gaiak. 4 eta 10 urte arteko neska-mutikoentzat, eta asteroko txandetan ekainetik irailaren 4ra arte, zientziaz gozatuko dute jarduera ludiko eta hezigarrien bidez. Eta data berberetan, 8-16 urte arteko haur eta gazteek beren robota edo bideojokoa diseinatu, eraiki eta programatu ahal izango dute udalekuetan. Zeren zain zaude?
El cielo, el mundo invisible y elementos de la naturaleza son las temáticas que propone Eureka! Zientzia Museoa para el Zientzia Txoko de verano. Dirigido a niñas y niños de entre 4 y 10 años, y en turnos semanales desde junio hasta el 4 de septiembre, podrán disfrutar de la ciencia a través de actividades lúdicas y educativas. Y en las mismas fechas, los niños y jóvenes de 8 a 16 años, pueden diseñar, construir y programar su propio robot o videojuego en las colonias tecnológicas de verano. ¿A qué esperas?
7 eta 14 urte artean dituzu eta atsegin duzu kirolaz eta aisialdiaz gozatzea euskaraz eta lagunartean natura-ingurune hobezinean? Abuztuaren 5etik 10era, triatloia egiteko aukera izango duzu Kutxa Arotz-Enean Hektor Llanos-ekin batera, betiere jolas eta ariketa dibertigarrien bidez (igeriketa, bizikletak, oinezko lasterketak, jarduera ludikoak, txangoak, margolaritza, dantza, …). Emazu izena, bakarrik edo lagunekin, eta gozatu, esperientzia ahaztezina izango baita!
¿Tienes entre 7 y 14 años y te apetece disfrutar del deporte y del ocio en euskera y en cuadrilla en un entorno natural inmejorable? Del 5 al 10 de agosto, te ofrecemos la oportunidad de iniciarte en la práctica del triatlón en Kutxa Arotz-Enea junto a Hektor Llanos, siempre por medio de juegos y ejercicios divertidos (natación, bicicletas, carreras a pie, actividades lúdicas, excursiones, pintura, baile…). ¡Apúntate, solo o con amigos/as y disfruta de una experiencia inolvidable!
Beste aukera bat Kutxa Arotz-Eneako udalekuetarako
Nueva oportunidad para las colonias de Kutxa Arotz-Enea
Kutxak Arotz-Enean antolatzen duen udalekuak bigarren aukera bat eskaintzen du. Datorren maiatzaren 14an, asteartean, berriro zabalduko du izena emateko epea lekua libre dagoelako sei eguneko txandetan 8 eta 12 urte arteko neska-mutikoentzat. Kutxa Arotz-Enean, neska-mutikoek, lagun berriak egiteaz gain, naturaz eta honen sekretuez gozatuko dute askotariko jarduerekin, betiere eskarmentu handiko giza talde kartsu baten gidaritzapean.
La colonia de verano Kutxa Arotz-Enea ofrece una segunda oportunidad. El próximo martes, 14 de mayo, reabre el periodo de inscripción para plazas disponibles en turnos de seis días para niñas y niños de entre 8 y 12 años. En Kutxa Arotz-Enea, los niños y niñas, además de hacer nuevas amistadas, disfrutarán de la naturaleza y sus secretos con un sinfín de actividades y guiados por un entusiasta equipo humano con amplia experiencia.