Inicio » Actividades » Deporte » III. Empresas que se mojan / III. Busti Lankideekin

III. Empresas que se mojan / III. Busti Lankideekin

IMG_9176

Pero … ¿nadie nada nada?
Si empiezas a correr, buscas carreras populares y mejor si son por equipos. Es la excusa perfecta de pasártelo bien, sentirte acompañado en los preparativos y tener un hito/fecha que te obligue a estar a punto. Y para correr hay pruebas de este tipo a patadas pero … ¿para nadar?
Una de las mejores pruebas para iniciarse en esto de la natación es la que Nitri monta junto con Adegi y es la que lleva por título este artículo. Prueba de natación en la playa de la Concha de 1.000m. Por equipos formados por tres nadadores. Los componentes del equipo deben legar a meta juntos. Sencillo … y difícil.

Bueno, la idea nació de una pareja (que conste que es un decir) Jon Oyarbide y Juanmari Castro que se picaban por encima de la mampara con los tiempos que hacían nadando. Así que decidieron ponerse a prueba y empezaron a buscar al tercer nadador para formar un equipo.
3 x 3 = 9
Inicialmente nos costó dar con el tercer nadador. Menos mal que Amaia Mendicute fue la única que no puso reparos (¡gracias por estar siempre dispuesta a apuntarte a un bombardeo!)
Teníamos un equipo hecho pero no podíamos quedarnos ahí con el potencial que había a nuestro alrededor. Es curioso el poco valor que damos a lo que sabemos hacer. Nuestros compañeros no se atrevían a nadar en esta prueba porque era COMPETIR. “Es en el mar”, “mucha distancia”, “qué tiempos hay que hacer”, … paparruchas.
Al final, hemos conseguido presentar tres equipos con tres nadadores por equipo = nueve compañeros (2 chicas y 7 chicos) y todo ha ido mejor de lo esperado. Y tenemos una lista de otros que el año próximo no van a tener excusa alguna para no acompañarnos. Los equipos presentados han sido:

EQUIPO 1 : Jon Oyarbide Orbe, Jesús Martinez Vallejo, Arkaitz Landabaso Etcheverry

IMG_9205EQUIPO 2 : Andoni Alonso Fernández, Mª Mar Odriozola Igual, Txema Calvo del Pozo
IMG_9204EQUIPO 3 :
Aurelio Garnica Olasagasti, Juan Maria Castro Sánchez, Amaia Mendicute Aranguren

IMG_9201

Quedamos el día del Fin del Mundo
Para hacer equipos homogéneos hay que probar todos juntitos. Eso sí, si intentas una quedada para ver niveles … ¡hazlo un día sin ciclogénesis explosiva!
Montamos a ojo los equipos y pretendimos probarnos y estudiar tácticas para la prueba el miércoles día 16 = día de la ciclogénesis explosiva … ¡fue sin querer!
No había olas de 8 metros pero había una borregada de olas con las que hacías “hutsa” con la brazada o te sumergías tanto que, al ladear la cabeza para tomar aire, … tomabas agua. Jesús Martínez, hombre sabio, apuntó: “acabo de tomarme una birra de aceitunas”.
Resumen: birras de aceitunas para todos y una sesión de baño relajante de burbujitas aprovechando el día de puertas abiertas del Hegalak guiados por Mari Mar Odriozola. Planazo ¿verdad?

IMG_9172

COMPETICIÓN: una prueba cañera caribeña
Día con tiempo caribeño, mar cual plato como mar caribeño y … ¿la caipiriña? ¡Vaya gozada de día que nos salió! Era como estar en el Caribe. Muy buen ambiente y mucha gente curioseando … y yo con estos pelos.
Quedamos con tiempo y tras recoger los gorros (de Kutxa Fundazioa ) y quedar marcados cual borregos con el número de dorsal probamos un poco el agua. Fresquita pero en su punto. Aurelio Garnica se nos pegó una travesía previa para entrar en calor que pensábamos que no volvía.
Tomamos posiciones en la salida, saltitos y nervios a tope y … go!:
• El inicio de la carrera la ví en la peli “Tiburón” pero en sentido de marcha inverso.
• Los virajes en boya eran un “No me pises que llevo chanclas” de la cantidad de sopapos y patadas (sin acritud) que dabas y recibías. Con lo grande que es la bahía y todos buscando el calor humano.
• La mitad de la travesía recordaba a “¿Dónde está Wally?” o “Solo en la oscuridad” porque ya no sabíamos ni dónde estaban nuestros compañeros.
• A la salida del agua llorabas igual que en “Encuentros en la tercera fase” al reencontrarte con alborozo a tus compis que creías ahogados.
• La carrerita a meta … y a la Gloria un “De aquí a la eternidad”. Sí, vale, me he pasado un poco, pero sólo con lo de la Gloria. La verdad es que pensabas en las croquetas y el Txotx que te esperaban.
Duchita y estropajo para borrar marcaje de dorsal y … Txotx! con las ansiadas croquetas de la Organización. La hidratación y alimentación es muy importante para el deportista.
Despedida y promesas del tipo: “¡oye que el año que viene repetimos!”, “habrá que apuntarse a otra travesía” y “podríamos habernos quedado a comer por aquí ¿no?”

IMG_9249Los tiempos
¡Los tiempos! ¿Qué tiempos? … ¡Ahhhhhh, LOS TIEMPOS! Pues van desde los 18 minutos hasta los 25 pasando por los 21. Resumiendo: presentamos un amplio abanico de resultados. Yo diría que tanto como los nadadores que hemos formado parte de los equipos.
Visto los tiempazos obtenidos, os animamos os apuntéis en ediciones futuras porque seguro que encontramos un hueco acorde a sus posibilidades. Os avisaremos con meses y meses de antelación.
Ha nacido un grupo de nadadores … ¡psé!, oye compis ¿qué nombre nos ponemos? …
¿ hace falta una cena para decidir?
… continuará.

IMG_9237
Baina… inork ez du igerian egiten, ala?
Lasterka hasten bazara, herri-lasterketak bilatzen dituzu, eta taldekakoak badira, hobe. Aitzaki ezin hobea izaten da ongi pasatzeko, prestalanetan lagunduta ibiltzeko eta sasoian egotera behartuko zaituen mugarri/data bat izateko. Eta lasterka egiteko honelako proba asko dago, baina… igeri egiteko?
Igeriketan hasteko probarik onenetako bat Nitrik Adegirekin batera antolatzen duena da, eta artikulu honen izenburua du. 1.000 m-ko igeriketa proba da Kontxako hondartzan. Hiruna igerilarik osaturiko taldeka egiten da. Taldeko kide guztiek batera iritsi behar dute helmugara. Erraza … eta zaila.
Tira, ideia bikote batek (bikote… kirolean bakarrik, e!) izan zuen, Jon Oyarbidek eta Juanmari Castrok, igerian egiten zituzten denborekin beti mokoka zebiltzanak. Beraz, proba egitea erabaki zuten eta hirugarren igerilariaren bila hasi ziren taldea osatzeko.
3 x 3 = 9
Hasieran kosta egin zitzaigun hirugarren igerilaria aurkitzea. Eta Amaia Mendikute bakarrik ausartu zen (mila esker berari borrokarako izena emateko beti prest egoteagatik!)
Taldea osatua genuen, baina ezin ginen hor geratu geure inguruan zegoen ahalmenarekin. Bitxia da zein balio gutxi ematen diogun egiten dakigunari. Gure lankideak ez ziren proba honetan igeri egitera ausartzen, LEHIATZEA zelako. “Itsasoan da”, “distantzia luzea”, “zer denbora egin behar dira”… zozokeriak!
Azkenean, hiru talde aurkeztea lortu dugu talde bakoitzean hiruna igerilarirekin = 9 lankide (2 neska eta 7 mutil) eta espero zena baina hobeto joan da dena. Eta beste batzuen zerrenda ere badugu: datorren urtean hauek ez dute aitzakiarik izango gurekin ez bustitzeko. Aurkezturiko taldeak hauek dira:
1. taldea (gizonezkoak) 2. taldea (mistoa) 3. taldea (mistoa)

IMG_9205
Arkaitz Landabaso Etcheverry Amaia Mendikute Aranguren Andoni Alonso Fernández

IMG_9204
Jon Oyarbide Orbe Aurelio Garnika Olasagasti José Manuel Calvo del Pozo

IMG_9201
Jesús Martinez Vallejo Juan Maria Castro Sánchez Marimar Odriozola Igual

1. taldea (gizonezkoak) 2. taldea (mistoa) 3. taldea (mistoa)

Munduaren Amaierako egunean geratu gara
Talde homogeneoak eratzeko, denok batera egin behar da proba. Hori bai, mailak ikusteko hitzordua jartzen baduzue… ez dadila ziklogenesi leherkorraren egun bat izan!
Aliritzira antolatu genituen taldeak, eta entseguak egin eta probarako taktikak aztertu nahi izan genituen… hilaren 16an, asteazkenean = ziklogenesi leherkorraren egunean, hain zuzen ere. Baina ez zen nahita izan, e!!!
Ez zegoen 8 metroko olaturik, baina bai olatu pila, eta hala huts egiten zenuen besakadarekin edo hainbeste murgiltzen zinenez, airea hartzeko burua alborantz makurtzean… ura hartzen zenuen. Jesús Martínezek, gizon jakintsuak, esan zuen: “azeituna birra bat hartu dut oraintxe”.
Labur esanda: Azeituna birrak guztiontzat eta burbuilazko bainu-saio lasaigarria, Hegalak-en sarrera libreko eguna baitzen, Marimar Odriozola gidari genuela. Plan bikaina, ezta?

IMG_9172

LEHIAKETA: gogortzeko gozatzeko proba
Eguraldia goxo-goxoa, itsasoa ere bare-bare Kariben bezala, eta… caipiriña? A zer egun ederra! Gozatzeko horietakoa! Kariben egotea bezala zen. Oso giro ona eta jende asko ikusmiran … eta ni ile hauekin!
Garaiz elkartu ginen eta (Kutxa Fundazioaren) txanoak jaso ondoren eta dortsalaren zenbakiaz markatuta geratu ostean, uretan sartu ginen pixka bat. Fresko-freskoa baina bere puntuan. Aurelio Garnikak izugarrizko igerialdia egin zuen berotzeko; uste genuen ez zela itzuliko!
Irteeran jarri ginen, saltotxoak eta kirioak dantzan, eta… go!:
• Lasterketaren hasiera “Marrazoa” filmean ikusia nuen, baina alderantzizko norabidean.
• Buiari bira ematerakoan, muturrekoak eta ostikoak (asmo txarrik gabekoak) jaso eta eman behar, ezinbestean! Badia ez da, ba, txikia, baina guztiok giza berotasunaren bila.
• Lasterketaren erdian “Non dago Wally?” gogoratzen zenuen edo “Bakarrik ilunpetan”, ez genekien-eta non zeuden geure taldekideak ere.
• Uretatik irtetean, “Topaketak hirugarren fasean“ filmean bezalaxe egiten zenuen negar, halakoxea baitzen poza itotzat jotzen zenituen taldekideak aurkitzean berriro.
• Lasterketatxoa helmugara… eta Aintzara, “Hemendik eternitatera”. Tira, ados, ahobero samarra naiz, baina Aintzaren kontu horretan bakarrik. Egia esateko, zain zeuden Txotx eta kroketak gehiago genituen buruan!!!
Markaturiko dortsala kentzeko dutxa eta espartzua eta… Txotx! antolatzaileen kroketa irrikatuekin. Hidratazioa eta elikadura beti dira garrantzitsuak kirolariontzat.
Agur, agur, eta azken hitzak: “Aizu, datorren urtean berriro, e!”, “Beste zeharkaldi baterako izena eman beharko dugu” eta “Ez zen ideia txarra izango hemen inguruan bazkaltzea, ezta?”

IMG_9249Denborak
Denborak! Zer denbora? … Ai ene, DENBORAK!!! Ba, 18 minututik 25eraino, eta tartean 21ekoa. Labur esanda: emaitza-aukera zabala… taldeak osatu ditugun igerilariak bezain ezberdinak.
Lorturiko denbora bikainak ikusita, hurrengo edizioetan izena ematera animatzen zaituztegu, ziur egon aurkituko dugula tartetxo bat geure aukeren araberakoa. Lasai egon, hilabete batzuk lehenago abisatuko dizuegu eta.
Igerilari talde bat sortu da… eta, adiskideok, zer izen jarriko diogu geure buruari? … Hori erabakitzeko ere afaldu egin behar dugula?
… jarraituko du.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s